2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuak (lorezainak) aldi baterako kontratatzeko premiei erantzuteko
Burlatako Udalak, Alkatetzaren 2025eko uztailaren 24ko 1907 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:
Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontratuen bidez zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaina) lanpostua betetzeko, Burlatako Udalean sortzen diren premiei erantzute aldera.
Deialdiaren oinarriak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan daude.
https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10280
Burlatan, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2510235