2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURGI
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean. Izendapena
2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an, argitara eman zen deialdi bat, Burgiko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratu finkoan eta lanaldi partzialean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Bat etorriz proben kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin, abuztuaren 1eko Alkatetzaren 42/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Asier Diaz de Zerio Lazkano izendatzea, puntuazio altuena lortu duen izangaia izan baita.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Burgin, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Flavien Paget.
Iragarkiaren kodea: L2510495