1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
43/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Clara Flamarique Goñi andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Liburutegietako Proiektuen Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian, ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Clara Flamarique Goñi andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Liburutegietako Proiektuen Bulegoko burua, 2025eko abuztuaren 21etik aurrerako ondorioekin. Beraz, horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 1ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2510524