1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
273E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) osaera aldatzen duena.
Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak, medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. Zehazki, haren IV. kapituluak medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoen osaera eta eginkizunak jasotzen ditu, eta autonomia erkidegoko osasun agintaritza eskudunek egiaztatuko dituztela xedatzen du.
Urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautu zen. Foru dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, batzorde hori gutxienez hamar kidek eta gehienez hogeik osatuko dute, eta ordezko kideen kopuru bera ere edukitzen ahal du. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik badago edo ordezkatzen duten kide titularra kanpoan edo gaixorik badago. Bestetik, 5.1 artikuluak esaten du Osasuneko kontseilariak foru agindu bidez izendatuko dituela Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak, Osasuneko zuzendari nagusiak proposatu ondotik.
Ahalmen hori baliatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) osaera zenbait aldiz berritu da; azken berrikuntza Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 2ko 129E/2025 Foru Aginduaren bidez egin da.
Osasuneko zuzendari nagusiak 2025eko uztailaren 11n egindako txostenean proposatu du Batzordearen osaera aldatzea, María Barrios Madiedo andrea batzordeko bokal-idazkari izendatzeko, María José Lasanta Sáez andrearen ordez. Izan ere, María José Lasanta Sáez andreak Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burutzari uko egin zion, eta haren ordez María Barrios Madiedo andrea izendatu dute.
Era berean, proposatu du María Marcos Jubilar andrea eta Susana Fernández Carrasco andrea bokal kargutik kentzea, karguari uko egin diotelako, eta, orobat, Patricia González García andrea ordezko bokal kargutik kentzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako farmaziako espezialista ez delako, eta baldintza hori beharrezkoa da Amaya Echeverría Gorriti andrea ordezkatzeko, batzordeko bokala bera.
Uztailaren 15eko Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 14/2025 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak ordeztuko zuela Osasuneko kontseilaria.
Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitu dizkidan eskudantziak eta Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautzen duen urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluak esleitu dizkidanak,
AGINTZEN DUT:
1. María José Lasanta Sáez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (CEIm-NA) bokal-idazkari kargutik kentzea, uko egin baitio Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burutzari.
2. María Marcos Jubilar andrea eta Susana Fernandez Carrasco andrea Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (CEIm-NA) bokal kargutik kentzea, haiek eskatuta.
3. Patricia González García andrea Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (CEIm-NA) ordezko bokala izatetik kentzea.
4. María Barrios Madiedo andrea Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (CEIm-NA) bokal-idazkari izendatzea.
5. Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak honako hauek direla ezartzea:
Lehendakaria: Francisco Javier Garjón Parra jauna.
Lehendakariordea: Nerea Egües Olazábal andrea.
Bokal-idazkaria: Doña María Barrios Madiedo.
Bokalak: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.
Amaya Echeverría Gorriti andrea.
Aurora Lozano Suárez andrea.
José María López-Picazo González jauna.
Irati Irigoyen Rodríguez andrea.
Virginia Álvarez Asían andrea.
Irati Ormazabal Vélez andrea.
Rubén Pérez Goñi jauna.
Isabel Gil Aldea andrea.
Ana Rosa López Pérez andrea.
Carolina Purroy Irurzun andrea.
Jorge Rodríguez Ozcoidi jauna.
Virginia Arrazubi Arrula andrea.
Lucía Lozano Vicario andrea.
Elisa Molins Castiella andrea.
Ordezko bokalak: Isabel Navarrete Molina andrea, Paula Aldave Cobos andrea.
6. Foru agindu hau jakinaraztea María Barrios Madiedo andreari, María José Lasanta Sáez andreari, María Marcos Jubilar andreari, Susana Fernandez Carrasco andreari eta Patricia González García andreari.
7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko uztailaren 28an.–Ana Ollo Hualde, bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria (ordezko gisa, bat etorriz uztailaren 15eko 14/2025 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoarekin).
Iragarkiaren kodea: F2510169