1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, proiektu honen jendaurreko informazioan: energia garraiatzeko 220 kV-eko "Muru Artederreta-Estellerria" aireko linea aldatzea, T-8 eta T-12 arteko, T-49 eta T-52 arteko eta T-75 eta "Estellerria" azpiestazioaren arteko tarteetan, Untzue, Mendigorria, Villatuerta eta Oteitzako udal-mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11265-2.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta Energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, 30 egun balioduneko epean jendaurrean jarri ziren SAT11265-2 kodea duen espedienteko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, iragarkia jarrita 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an.
Argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrendan akats bat dagoela ohartu ondoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, hura zuzendu egiten da, sustatzaileak hala eskatuta. Honako hau da zuzenketa:
Untzueko 1. poligonoko 144. lurzatiaren gaineko ukipena gehitzen da:
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Lur mota / Laborea | Lurgain-zortasuna (m²) | Segurtasun-eremua (m²) |
Biurrun, Lopez, Joaquin Felix Lopez, Navarcorena, Maria Carmen | Untzue | 1 | 144 | Lehorreko lurra | 198 | 0 |
Argitu beharra dago aipatutakoa ez dela proiektuak dakarren ukipen berria, baizik eta exekuzio proiektuan zegoena baina ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan behar bezala jaso ez zena (zerrenda 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an).
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko uztailaren 30ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2510300