1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
56/2025 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Oltza Zendeako Udalak oinarrizko datuen berrikuntza kolektiborako aurkeztutako proposamena. Proposamen hori Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan ezarritako prozedura izapidetzearen emaitza da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.–Katastroko oinarrizko datuak berritzeko beharraren justifikazioari dagokionez, Udalaren aholkulari den katastroko mantentze-lanetarako enpresak egindako lehenengo txostenetik honako hau ondorioztatzen da:
"Bide hori –Izu eta Artazkotz lotzen dituen bidea– Izuko eta Artazkozko lurzatiak berrantolatzeko prozesuan sortu zen, joan den mendeko 60ko hamarkadaren bukaera aldean, lurzatien berrantolamenduaren ondoriozko bide gisa, eta ez errepide gisa.
Ondoren, eta inguruko bizilagunei zerbitzua eman ahal izateko, bide hori asfaltatu egin zuten, eta 90eko hamarkadaren hasieran egokitu eta zabaldu zuten, ukitutako bizilagunei lurrak erosi ondoren.
2019az geroztik, bai Udalak, bai Izuko eta Artazkozko kontzejuek adierazi dute beharrezkoa dela bide hori Nafarroako Gobernuaren Errepide Sarean sartzea, inguruko biztanleen eskola-garraiorako bide gisa ere erabili ahal izan dadin, bai eta neguan elurrak eragindako arazoak saihesteko ere; izan ere, bide hori errepide-sarean sartuta ez dagoenez, elurra kentzeko makinak ez dira bertatik igarotzen.
Goian adierazitakoa lortzeko jarraitu beharreko urratsei buruz Nafarroako Gobernuari zenbait kontsulta egin ondoren, eta aurreko guztia kontuan hartuta, lehenik eta behin, beharrezkoa da bide hori katastroan mugatzea, erregistroan inskribatzeko eta, ondoren, Nafarroako Gobernuari lagatzeko.
Katastroari dagokionez, bide hori inguratzen duten katastro-lurzatien ezarpena 1989an egin zen, orduan jakinarazi baitzitzaion katastroari lurzati-berrantolamenduaren planoetan eta eremuko aireko argazkietan adierazitakoa, baina ez behar bezalako zehaztasunaz.
Errepide hori inguratzen duten lurzatien katastroko mugaketak zehaztasunik gabe egin direnez, eta ez dakigunez 90eko hamarkadaren hasieran bidea zabaltzeko erositako lurrak katastroan jaso ziren ala ez, beharrezkotzat jotzen da errepidea inguratzen duten lurzatien katastroko mugaketak egokitzea, eta lurzati berriak sortzea, bai bide horretan, bai Izuko eta Artazkozko kontzejuko lurrak zeharkatzen dituzten zeharbideetan".
Aldaketak azkenean ukitzen dituen lurzatiez gain, hasiera batean 11. poligonoko 81. eta 258. lurzatiak eta 6. poligonoko 73. lurzatia ere aldatzea aurreikusita zegoen. Espedientea izapidetzeko aldian, azkenean baztertu egin zen horiek aldatzea.
Bigarrena.–2025eko otsailaren 7an, Oltza Zendeako Udalak oinarrizko datuen berrikuntza kolektiborako prozedurari buruzko dokumentazioa aurkeztu zuen zerbitzu honetan, zeinak eragiten baitie 11. poligonoko (Izu) 79., 80., 82., 83., 84., 87., 88., 89., 90., 93., 94, eta 204. lurzatiei eta 6. poligonoko (Artazkotz) 74., 75., 76., 77., 79., 80., 81., 84. eta 85. lurzatiei. Prozedura hori Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan araututa dago.
Dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztu zen, eta 2025/158497 erregistro zenbakia eman zitzaion. Aurkeztutako dokumentazioaren barruan, honako hauek daude.
i. 2024-0352 Alkatetzaren Ebazpena, 2024ko ekainaren 21ekoa, erabakitzen duena Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan araututako prozedura izapidetzen hastea, lurzati horien oinarrizko datuak aldatzeko.
ii. Ebazpen horren argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, zehazki, 2024ko 154. zenbakian, uztailaren 30ekoan.
iii. 540-2024 Alkatetzaren Ebazpena, 2024ko urriaren 15ekoa, erabakitzen duena jendaurrean jartzea aipatutako lurzatien mugaketa grafiko berria.
iv. Ebazpen horren argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, zehazki, 2024ko 226. zenbakian, azaroaren 7koan.
v. Udal arkitektoak 2024ko urtarrilaren 23an emandako hirigintza-txostena.
vi. Catastros-Estudio 5 SL enpresak 2024ko urtarrilaren 18an eta urriaren 10ean egindako bi txosten. Enpresa hori Udalaren aholkularia da katastroko mantentze-lanetarako.
vii. Udal idazkariak 2025eko otsailaren 5ean emandako ziurtagiria, non adierazten baita mugaketa grafiko berria jendaurrean jartzeko epea bukatu ondoren ez dela alegaziorik aurkeztu.
viii. Aipatutako lurzatien irudikapen grafiko berria erakusten duten artxibo grafikoak.
KONTSIDERAZIO JURIDIKOAK
Lehenengoa.–Udal espedientearen dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da Oltza Zendeako Udalak bete dituela Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan ezarritako izapideak, alegia:
1. Prozedura hasteko ebazpena (28 bis artikulua, 2. apartatua). Esan bezala, ebazpen hori 2024ko ekainaren 21ean eman zen.
2. Ebazpen horren argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean (28 bis artikulua, 2. apartatua). Ebazpen hori 2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ekoan, eta horrekin hilabeteko deklarazio epe bat hasi zen, ukitutako titularrek beren jabetza tituluak eta egokitzat jotzen dituzten gainerako agiriak aurkeztu ahal izateko.
3. Aipatutako deklarazio epea bukatu delarik, udalak ukitutako eremuaren mugaketa grafiko berria egin du (28 bis artikulua, 3. apartatua).
4. Mugaketa grafiko berria jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita (28 bis artikulua, 4. apartatua). 2024ko urriaren 15eko 540-2024 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, erabaki zen jendaurrean jartzea udalaren enpresa laguntzaileak proposatutako mugaketa berria. Ebazpen hori 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.
5. Zerbitzu honetara bidaltzea udal espedientearen dokumentazioa, aurkeztutako alegazioekin eta mugaketa grafiko berriaren proposamenarekin batera (28 bis artikulua, 5. apartatua). Bidalketa hori 2025eko otsailaren 7an egin zen.
Alegazioei dagokienez, espedientean jaso da udal idazkariak 2025eko otsailaren 5ean emandako ziurtagiria, non adierazten baita mugaketa grafiko berria jendaurrean jartzeko epea bukatu dela eta epe horretan ez dela alegaziorik aurkeztu.
Aurkeztutako dokumentazioaren barruan, ukitutako lurzatien konfigurazio grafiko eta karakterizazio berria erakusten duten artxiboak daude.
Hirugarrena.–Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, oinarrizko datuak berritzeko udal proposamena aski funtsaturik dagoela iritzita, bidezkoa da hura onesteko ebazpena ematea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluko 7. apartatuari jarraikiz.
Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36. artikuluak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 43. artikuluak eta hurrengoek eta 74. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. –Oltza Zendeako Udalak proposatutako oinarrizko datuen berrikuntza onestea, 11. poligonoko 79., 80., 82., 83., 84., 87., 88., 89., 90., 93., 94. eta 204. lurzatiei eta 6. poligonoko 74., 75., 76., 77., 79., 80., 81., 84. eta 85. lurzatiei dagokienez.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluko 7. apartatuan ezarritakoarekin bat.
Hirugarrena.–Ebazpen hau zerbitzu honetako Lur-ondasunen Erregistroaren Ataleko buruari igortzea, ofizialki argitaratu ondoren erregistro horretako datu-basean haren mantentze-lana egin dadin.
Laugarrena.–Ebazpen hau Oltza Zendeako Udalari igortzea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 18.4 artikuluarekin bat etorriz.
Bosgarrena.–Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluaren 7. apartatuaren 2. paragrafoan ezarritakoarekin.
Iruñean, 2025eko uztailaren 24an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2510114