Iragarkia
164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
226E/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, 2026-2028 plangintza-aldirako, batetik, uraren goi-horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren arloan, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartutakoak aurrekontu baliabideen kargura, eta bestetik, uraren goi-horniduraren arloan, erreserbako inbertsioen zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eman zen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea, Toki Inbertsioen Plana arautzen duena (2022ko apirilaren 1ean indarra hartu zuen), toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da bermatzea nahitaezkoak diren udal zerbitzuak Foru Komunitate osoan ematen direla.
11. artikuluak zehazten du inbertsio programen atalean inbertsioak sartzeko prozedura. Lehenik, ezartzen da ezen Toki Araubidearen Foru Batzordeak txostena egin ondoren, toki administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dela zenbatekoen hasierako banaketa inbertsio lerroen artean, eta proposamen bat eginen dela inbertsio programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruz.
Arau horrek xedatzen duenez, ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara jendaurreko informaziorako eta alegazioak aurkezteko, argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean. Era berean, ezartzen da ezen aipatutako epean toki entitate interesdunek, horretarako arrazoiak emanda, lankidetza araubidea eskatzen ahalko dutela beste toki entitate batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin, eta haiek ente instrumentalen esku uzten ahalko dutela exekuzioa.
Aipatu 11. artikuluaren hirugarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, adierazitako epea igaro ondoren, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, toki administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, inbertsio programetan behin-behinean sartutako inbertsioen zerrendak onetsiko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:
1. Aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.
2. Erreserbako inbertsioen zerrenda bat, lehentasun ordenaren araberakoa.
Bestalde, 4. apartatuak xedatzen du ezen behin-behinean sartutako inbertsioei buruzko ebazpen hori argitaratu ondoren, toki entitate onuradunek behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen exekuzioari ekiten ahalko diotela, behin betiko sartu eta gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatu aurretik. Toki entitatearentzat ez da sortuko inbertsioa gauzatzen hastekoa ez den beste eskubiderik; behin betiko sartzea eta gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatzea, nolanahi ere, foru lege honetan eta, hala badagokio, hura garatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak betetzearen mende egonen da.
Artikulu horren bosgarren apartatuak ezartzen duenez, 6 hilabeteko epe luzaezinean, hirugarren apartatuan aurreikusitako argitalpenaren biharamunetik zenbatzen hasita, behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen titular diren toki entitateek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, inbertsioen planak hartzen ez duen inbertsio zatirako finantzaketa izateari buruzkoa.
b) Exekuzio proiektua.
Proiektua eta obra batera kontratatzen badira, aurreproiektua edo antzeko agiria eta klausulen agiria, kontratu publikoei buruzko foru legerian ezarritakoarekin bat.
c) Organo eskudunak exekuzio proiektua onetsi izanaren ziurtagiria.
d) Inbertsioa artikulu honen 3. apartatuan aipatzen den ebazpena argitaratu aurretik hasi ez izana frogatzen duen ziurtagiria, salbu eta lehenago, obra hasierako baimena ematen duen ebazpen baten babesean, hasitako inbertsioen kasuan. Azken kasu horretan, dagokion zuinketa akta eta obra hasierakoa aurkeztu beharko da.
e) Inbertsioa laburbiltzen duen agiria, administrazioa jakinaren gainean egoteko aurrekontua eta inbertsioaren exekuziorako plangintza, urtez urtekoa, barne direla.
Xedatzen da, halaber, ezen 11. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den ebazpenean argitara emanen direla dokumentazio agiri hauek: erantzukizunpeko adierazpena, ziurtagiriak, inbertsioaren laburpena jasotzen duen agiria, eta obren karteletarako ereduak, 25. artikuluko 7. apartatuaren arabera, bai eta kontratuei buruzko foru legeria betetzeari eta finantzaketari buruzko ziurtagiriak ere, 25. artikuluko 6. apartatuan aipatzen direnak.
2025eko maiatzaren 30ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 130E/2025 Ebazpena, maiatzaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, 2026-2028 aldirako, batetik, uraren goi-horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren alorrean, Inbertsio Programen ataleko inbertsio lerroen arteko zenbatekoen hasierako banaketa eta lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartzekoak, eta, bestetik, uraren goi-horniduraren arloan, erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera.
2025eko ekainaren 19an amaitu zen jendaurrean egoteko eta alegazioak aurkezteko 20 egun naturaleko epea, eta, hala badagokio, beste toki entitate batekin edo batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko araubidea eskatzekoa.
Epe horretan alegazio bat eta lankidetza araubiderako eskaera bat aurkeztu dira:
Moncayoko Ur Mankomunitateak, 2025eko ekainaren 18an, eskatu du Lor aintziran bere hargunea izatea eta Dehesako EUAren eta Corellaren arteko kondukzioaren zati bat berritzeko lanak inbertsio programetan sartzea. Alegazio hori ezin da onartu, inbertsio horiek ez daudelako sartuta Hiri erabilerarako uraren ziklo osoaren Plan Gidarian eta Lor aintzirako hargunea ez dagoelako Nafarroako Ubidearen eraikuntza proiektuan.
Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Ur Mankomunitateak, 2025eko ekainaren 11n, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza araubidea eskatu du, mankomunitatean teknikaririk ez dagoela eta. Eskaera aztertuta, proposatzen da Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza araubidea onestea eta hitzarmen baten bidez formalizatzea. Nafarroako Gobernuak Toki Azpiegituren Zerbitzuko bi teknikariren lankidetza emanen du, obrak idatzi, adjudikatu eta gauzatzeko faseetan mankomunitateari aholkularitza emateko.
Espedientean jasota dago Toki Azpiegituren Zerbitzuaren 2025eko ekainaren 30eko txostena, non proposatzen baita onestea, batetik, behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, bai eta uraren goi-horniduraren inbertsio lerroko erreserbako inbertsioen zerrenda ere, lehentasun-ordenaren arabera, 1. eranskinarekin bat, eta, bestetik, planean behin-behinean sartutako hiri hondakinen tratamendurako inbertsioen zerrendako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, 2. eranskinarekin bat.
Halaber, jasota daude Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren 2025eko uztailaren 1eko txostena eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2025eko uztailaren 2ko txostena ere.
Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Moncayoko Ur Mankomunitateak aurkeztutako alegazioa ezestea, xedapen zatian xedatutakoaren arabera.
2. Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza araubidea onestea; horrela, Toki Azpiegituren Zerbitzuko bi teknikariren laguntza izanen du obrak idatzi, adjudikatu eta gauzatzeko faseetan mankomunitateari aholku emateko. Lankidetza hori bi aldeen arteko hitzarmen bidez formalizatuko da.
3. Toki Inbertsioen Planaren uraren goi-hornidurako inbertsio lerroaren barruan, onestea planean behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, bai eta erreserbako inbertsioen zerrenda ere, lehentasun-ordenaren arabera, 1. eranskinarekin bat.
4. Toki Inbertsioen Planaren hiri hondakinen tratamendurako inbertsio lerroaren barruan, onestea planean behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, 2. eranskinarekin bat.
5. Dokumentazio eredu hauek onestea:
–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, Toki Inbertsioen Planak estaltzen ez duen inbertsioa finantzatzeko aukerari buruzkoa, 3. eranskinaren arabera.
–Organo eskudunak proiektua onetsi izanaren ziurtagiriaren eredua, 4. eranskinaren arabera.
–Planean behin-behinean sartzeari buruzko ebazpena argitaratu aurretik inbertsioa gauzatzen hasi ez izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren eredua, 5. eranskinaren arabera. Ebazpen hori Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen 11. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan aipatzen da.
–Inbertsioa laburbiltzen duen agiriaren eredua, 6. eranskinaren arabera.
–Obrako kartelaren eredua, 7. eranskinaren arabera.
–Kontratuei buruzko foru legeria betetzeari eta finantzaketari buruzko ziurtagiri eredua, 8. eranskinaren arabera.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea Administrazio Publikoek haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
7. 6 hilabeteko epea ezartzea, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, toki entitate interesdunek aurkez dezaten Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen 11. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako dokumentazioa, Toki Inbertsioen Planean behin betiko sartzea eskatzeko.
Iruñean, 2025eko uztailaren 3an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
1. ERANSKINA.–URAREN GOI-HORNIDURA.
PLANEAN BEHIN-BEHINEAN SARTUTAKO LEHENTASUNEZKO INBERTSIOEN ZERRENDA ETA ERRESERBAKO INBERTSIOEN ZERRENDA, LEHENTASUN-ORDENAREN ARABERA
1.–Planean behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda.
Zk. | IFZa | ENTITATE MOTA | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKO | EKARPEN ZENBATETSIAREN ZENBATEKOA (%80) | URTEKOA EDO URTEKOAK |
1 | P3110100I | Udalerria | Ezkurra | Egungo ur-biltegia handitzea eta egokitzea | 286.484,35 | 229.187,48 | 2026 |
2 | P3108600B | Udalerria | Elgorriaga | Ur-biltegiko giltzen ganberako jarduketak | 81.914,33 | 65.531,46 | 2026 |
3 | P3124400G | Udalerria | Urrotz | Ur-biltegiko giltzen ganbera berritzea | 16.148,61 | 12.918,89 | 2026 |
4 | P3125000D | Udalerria | Bera | Eltzaurdiko eta Ibardingo hornidura-sarea hobetzea | 314.396,46 | 251.517,17 | 2028 |
5 | P3102200G | Udalerria | Arantza | Udalaren ur-biltegiko jarduketak | 338.586,18 | 270.868,94 | 2027-2028 |
6 | P3137600G | Kontzejua | Azkarate | Garbitegiko iturburutik ur-biltegirako ponpaketa | 144.209,74 | 115.367,79 | 2027 |
7 | P3105000H | Udalerria | Baztan | Arizkungo ur-biltegi berria | 340.868,92 | 272.695,13 | 2026-2027 |
8 | P3105000H | Udalerria | Baztan | Zigako eta Zigaurreko ur-biltegi berria | 431.657,90 | 345.326,32 | 2027-2028 |
9 | P7106257D | Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea | Ultzanueta EUAko hirugarren arazte-lerroa eta obra osagarriak | 324.571,46 | 259.657,17 | 2028 | |
10 | P7106257D | Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea | Iraizotz hornitzeko hodia berritzea | 94.844,76 | 75.875,81 | 2026 | |
11 | P3104900J | Udalerria | Basaburua | Edateko uraren arazketa Gartzarongo biltegian | 43.848,00 | 35.078,40 | 2026 |
12 | P3155300A | Udalerria | Lekunberri (*) | Ertzilla EUAko ur araztuaren biltegi berria | 993.030,15 | 794.424,12 | 2028 |
13 | P3155300A | Udalerria | Lekunberri (*) | Arruizko San Migelgo ponpaketa berritzea | 87.195,41 | 69.756,33 | 2026 |
14 | P3112500H | Udalerria | Imotz | Oskozko ur-biltegiko iragazte-sistema | 120.633,08 | 96.506,46 | 2026 |
15 | P3112500H | Udalerria | Imotz | Iragazte-sistema paratzea Muskizko ur-biltegian | 97.419,08 | 77.935,26 | 2026-2027 |
16 | P3114300A | Udalerria | Larraun | Astitz, Oderitz eta Madozko ur-biltegi erregulatzaile berria eta ponpaketa berritzea | 481.991,96 | 385.593,57 | 2026-2027 |
17 | P3117786H | Sakanako Mankomunitatea | Olaztiko ur-biltegi berria | 291.281,97 | 233.025,58 | 2026-2027 | |
18 | P3168700G | Kontzejua | Ultzurrun | Ur-biltegiko jarduketak | 6.386,69 | 5.109,35 | 2026 |
19 | P3113000H | Udalerria | Itza | Ziako eta Aginagako hornidura | 1.232.051,71 | 985.641,37 | 2026-2028 |
20 | P3109700I | Udalerria | Esteribar | Agorretako hornidura | 1.014.257,10 | 811.405,68 | 2026-2027 |
21 | P3110000A | Udalerria | Ezkabarte | Anozko hornidura | 484.520,00 | 387.616,00 | 2026-2027 |
22 | P3112070B | Iruñerriko Mankomunitatea | Urtasuneko EUAko lohiak eta isuriak araztea | 393.412,57 | 314.730,06 | 2026 | |
23 | P3112070B | Iruñerriko Mankomunitatea | Ikatz aktibatuaren instalazioa Egillorko EUAn | 253.204,95 | 202.563,96 | 2026 | |
24 | P3100400E | Udalerria | Abaurrepea | Kloro-errefortzua hornidura-sarean | 43.047,54 | 34.438,03 | 2026 |
25 | P3138000I | Kontzejua | Azparren | Ur-biltegiko estalkia iragazgaiztea | 22.433,12 | 17.946,50 | 2026 |
26 | P3102800D | Udalerria | Artzibar | Urdirozko hornidurarako ur-biltegi berria | 136.156,75 | 108.925,40 | 2027 |
27 | P3111400B | Udalerria | Garralda | Ur-biltegiak egokitzea | 186.899,63 | 149.519,70 | 2028 |
28 | P3119500A | Udalerria | Orbaitzeta | Iturriotz iturburua egokitzea eta iragazte-sistema instalatzea | 200.274,96 | 160.219,97 | 2026 |
29 | P3148600D | Kontzejua | Gorza | Ur-hornidurako sarea berritzea, hargunetik ur-biltegira | 325.557,58 | 260.446,06 | 2028 |
30 | P3124100C | Udalerria | Urraulgoiti | Elkoazko hargune berria | 54.668,43 | 43.734,74 | 2026 |
31 | P3124100C | Udalerria | Urraulgoiti | Adoaingo goi-hornidurako sarea berritzea | 97.051,32 | 77.641,06 | 2026 |
32 | P3112700D | Udalerria | Izaba | Mintxateko ur-hargunea eta ur-biltegirainoko kondukzioa | 174.099,31 | 139.279,45 | 2026-2027 |
33 | P3124500D | Udalerria | Urzainki | Ur-biltegi berria | 270.783,76 | 216.627,01 | 2026 |
34 | P3176917G | Itzagako Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatea | EUAn ponpaketa osagarria eta ikatz aktibatuko iragazkiak instalatzea | 62.893,11 | 50.314,49 | 2026 | |
35 | P3107000F | Udalerria | Gazteluberri | Ur-biltegi berria | 222.843,48 | 178.274,78 | 2028 |
36 | P3146280G | Zangozerriko Zerbitzuen Mankomunitatea | Esa urtegitik EUArako ur-ponpaketa eta -hornidurarako hargunea egokitzea | 659.466,38 | 527.573,10 | 2028 | |
37 | P3113452A | Mankomunitatea | Jurramendi | Etxabarrin Itxako harguneko EUA berria | 4.007.354,10 | 3.205.883,28 | 2027-2028 |
38 | P3113452A | Jurramendiko Mankomunitatea | Mendazako ur-hargunerako hirugarren putzua | 400.000,00 | 320.000,00 | 2027 | |
39 | P3118207D | Izarbeibarko Mankomunitatea | Argiñanoko EUA berria | 1.083.326,00 | 866.660,80 | 2026-2027 | |
40 | P3118207D | Izarbeibarko Mankomunitatea | Irurren eta Leraten hornidurako hodia berritzea | 547.307,59 | 437.846,07 | 2028 | |
41 | P3114802F | Mairagako Mankomunitatea | Nafarroako Ubidetik La Pedrera EUArako ponpaketa hobetzea | 273.671,65 | 218.937,32 | 2026 | |
42 | P3114802F | Mairagako Mankomunitatea | Larrateko EUA hobetzea | 713.258,20 | 570.606,56 | 2027-2028 | |
43 | P3114802F | Mairagako Mankomunitatea | Milagroko deribazioaren bigarren fasea | 837.557,01 | 670.045,61 | 2026-2027 | |
44 | P3114802F | Mairagako Mankomunitatea | La Pedrera EUAko ikatz aktibatuko instalazioa | 329.577,93 | 263.662,34 | 2026 | |
45 | P3125400F | Udalerria | Alesbes | EUA hobetzea | 151.760,81 | 121.408,65 | 2026 |
46 | P3125400F | Udalerria | Alesbes | Morante idoiko bypassa, Alesbes eta Cadreita hornitzeko | 56.018,12 | 44.814,50 | 2026 |
47 | P3107700A | Udalerria | Cortes | EUAko arazte-lerro berria eta beste jarduketa batzuk | 310.700,83 | 248.560,66 | 2026 |
48 | P3123200B | Udalerria | Tutera | Canrasoko EUAko zenbait jarduketa | 800.000,00 | 640.000,00 | 2026 |
49 | P3122208F | Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea | Nafarroako Ubidetik Las Estanquillas EUArako kondukzioa eta ponpaketa | 2.481.540,64 | 1.985.232,51 | 2027-2028 | |
50 | P3122208F | Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea | Las Estanquillas EUA handitzea | 316.644,02 | 253.315,22 | 2028 | |
51 | P3122208F | Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea | Las Estanquillas EUAko ur gordineko biltegi berria | 1.847.954,74 | 1.478.363,79 | 2027-2028 | |
52 | P3106353J | Moncayoko Mankomunitatea | Corella Las Estanquillas EUAra konektatzea | 423.935,48 | 339.148,38 | 2028 | |
53 | P3123200B | Udalerria | Tutera | Nafarroako Ubidetik Canraso EUArako kondukzioa | 3.669.803,66 | 2.935.842,93 | 2027-2028 |
54 | P3123200B | Udalerria | Tutera | Murchanteko ur-biltegia Canrasoko EUAra konektatzea | 838.942,60 | 671.154,08 | 2027-2028 |
55 | P3107700A | Udalerria | Cortes | Ribaforada eta Buñueldik Corteserako kondukzioa | 1.767.438,00 | 1.413.950,40 | 2026-2028 |
31.185.882,13 | 24.948.705,69 | ||||||
(*) Lekunberriko Udalaren izenean behin-behinean sartutako inbertsioak, Lekunberriko Udala Tokiko Inbertsioen Planaren eskatzaile eta Ertzillako Partzuergoa osatzen duten toki entitateen izenean (Ertzillako Partzuergoak ematen du uraren goi-hornidurako zerbitzua, eta Lekunberriko Udalari atxikita dago, kontabilitate ondorioetarako). Kontratazioa Ertzillako Partzuergoak eginen du zuzenean, hura baita horretarako entitate publiko eskuduna. | |||||||
2.–Erreserbako inbertsioen zerrenda, lehentasun-ordenaren araberakoa.
Zk. | IFZa | ENTITATE MOTA | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKO FINANTZAGARRIA, BEZ-IK GABE (eurotan) | EKARPEN ZENBATETSIAREN ZENBATEKOA (eurotan) |
1 | P3112070B | Iruñerriko Mankomunitatea | Tebasko EUAko ur araztuaren biltegia handitzea | 1.500.000,00 | 1.200.000,00 | |
2 | P3103100H | Udalerria | Areso | Ur-hornidura hobetzea | 159.597,80 | 127.678,24 |
3 | P3139500G | Kontzejua | Beruete | Egozkueko ur-biltegia handitzea eta obra osagarriak | 25.875,06 | 20.700,05 |
4 | P3108000E | Udalerria | Donamaria | Donamariako Berrauko hargunea berritzea eta erregulazio biltegi berria | 326.081,29 | 260.865,03 |
5 | P3113600E | Udalerria | Beintza-Labaien | Larrazabal-Iturzabalgo ur-hargunea eta -kondukzioak | 39.783,31 | 31.826,65 |
6 | P3155300A | Udalerria | Lekunberri (**) | Etxarriko ur-biltegiaren erreforma | 79.801,08 | 63.840,86 |
7 | P3108500D | Udalerria | Eguesibar | Eliako hornidura | 1.377.760,76 | 1.102.208,61 |
8 | P3136800D | Kontzejua | Aizpurgi | Iragazte-sistema instalatzea | 105.186,33 | 84.149,06 |
9 | P3118207D | Izarbeibarko Mankomunitatea | Ziraukiko EUAko erreformak | 819.926,01 | 655.940,81 | |
10 | P3113452A | Jurramendiko Mankomunitatea | Morentindik Arellanoko ponpaketa berrirako kondukzioa berritzea | 1.200.000,00 | 960.000,00 | |
11 | P3122208F | Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea | Las Estanquillas EUAtik Cintruenigoko ur-biltegirako kondukzioa | 655.954,28 | 524.763,42 | |
12 | P3102800D | Udalerria | Artzibar | Usozko hornidurarako ur-biltegi berria | 168.079,05 | 134.463,24 |
6.458.044,97 | 5.166.435,97 | |||||
2. ERANSKINA.–HIRI HONDAKINEN TRATAMENDUA.
PLANEAN BEHIN-BEHINEAN SARTUTAKO LEHENTASUNEZKO INBERTSIOEN ZERRENDA ETA ERRESERBAKO INBERTSIOEN ZERRENDA, LEHENTASUN-ORDENAREN ARABERA
Zk. | IFZa | ENTITATE MOTA | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKO FINANTZAGARRIA, BEZ-IK GABE (eurotan) | EKARPEN ZENBATETSIAREN ZENBATEKOA (eurotan) | URTEKOA EDO URTEKOAK |
1 | P3125432I | Erriberako Mankomunitatea | El Culebrete hondakinak tratatzeko zentroko isurtze-ontzi berria | 2.631.578,95 | 2.500.000,00 | 2026-2028 |
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
3. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, Toki Inbertsioen Planak estaltzen ez duen inbertsioaren zatirako finantzaketa baduela adierazteko.
4. eranskina.–Organo eskudunak exekuzio proiektua onetsi izanaren ziurtagiriaren eredua.
5. eranskina.–Behin-behinean sartzeari buruzko ebazpena argitaratu aurretik inbertsioa gauzatzen hasi ez izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren eredua.
6. eranskina.–Inbertsioaren laburpena jasotzen duen agiriaren eredua.
7. eranskina.–Obrako kartelaren eredua.
8. eranskina.–Kontratuei buruzko foru legeria betetzeari eta finantzaketari buruzko ziurtagiri eredua (ordainketa eskatzeko eta inbertsioa justifikatzeko).
Eredu guztiak deskargatu (Word dokumentua).
Iragarkiaren kodea: F2509481
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
