164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera-lizentzia ematea. Motozikletak saltzeko eta konpontzeko lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Prozedura: jarduera sailkatuak.

Espedientea: LICACLAY/2024/1 - 143983C.

Sustatzailea: Iván Montiel Larraz.

Jarduera: motozikletak saltzeko eta konpontzeko lantegia.

Tokia: Iruña etorbidea 8, Atarrabia.

Atarrabian, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2510557