2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Patricia López Cerdán.
Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia.
Tokia: Erribera pasealekua 211 eta 211A (2. poligonoko 901. eta 902. lurzatiak).
Valtierran, 2025eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2510675