2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, Noaingo 1. poligonoko 571. lurzatian. Behin betiko onespena
Elortzibarko Udalak, 2025eko uztailaren 31ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Noaingo 1. poligonoko 571. lurzatian. Álvaro Aldave Aguadok sustatu du, SBF / Arquitectos enpresak idatzitako agiriari jarraikiz.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2025eko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2510553