164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 100. lurzatian. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko uztailaren 31ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena lerrokadurak aldatzea Zuluetako 6. poligonoko 100. lurzatian. Eduardo Berián Lunak eta Ana Zudaire Díaz-Tejeirok sustatu dute, Juan José Gracia eta Andrés Ayesa Pascual arkitektoek idatzitako agiriari jarraikiz.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen (Elortzibar), 2025eko abuztuaren 4an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2510550