1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1316E/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita "Plastikoen birziklatze mekanikorako instalazioa" izeneko proiektuaz. Sustatzailea HAHN Iberia Plástico Reciclado SLU da.
2024ko urriaren 3an, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, organo eskuduna den aldetik, goian aipaturiko espedienteari dagokion ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari. Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9.b) multzoan.
Proiektua plastikozko hondakinen tratamendu mekanikorako instalazio bat da. Bertan, tratamendu horren ondoren sortutako pelletekin, plastiko birziklatuzko produktuak fabrikatuko dira, hala nola itxiturak, hesiak, zoladurak, estalkiak, hiri-altzariak eta lorategiko altzariak. Txosten honen I. eranskinean proposamenaren deskribapena jasotzen da, eta II. eranskinean proposamenaren informazio kartografikoaren irudia.
–Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren izapidetzea:
Aurkeztutako ingurumen agiria bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten den edukiarekin.
21/2013 Legearen 46. artikuluaren arabera, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak kontsulta egin die ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei. Zehazki, Los Arcosko Udalari eta Hondakinen Atalari (Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) egin zaie kontsulta. Erantzuteko ezarritako epea igaro ondoren, Hondakinen Atalak jakinarazi du proiektua baimen substantiboaren izapidean berrikusiko dela.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen organoak ebazpen arrazoitua emanez erabaki behar du proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duen edo ez duen eragin kaltegarri nabarmenik ingurumenean, ingurumen inpaktuaren txostenean ezarritako baldintzekin.
Proiektuaren azterketa, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.
Nafarroan hondakinak minimizatzen laguntzen du proiektuak, eta ekonomia zirkularra bultzatzen. Proposamenari buruzko ingurumen baimen bateratuaren espedientean baloratu eta kontrolatuko dira jarduerak ingurumenaren kalitatean (airearen kalitatea, zarata, hondakinak, etab.) dituen ondorioak. Hondakin horiek tratamendu mekanikoaren bidez kudeatzeak inpaktu txikiagoa du, zabortegian ezabatzearekin edo beste balorizazio mota batekin alderatuta, energetikoarekin (errekuntza), adibidez.
Instalazioa zelaituta eta hein batean urbanizatuta dauden lurzatietan dagoenez, "Perguita" industrialdearen barruan, jarduerak ez du eragin zuzenik industrialdetik kanpo, landaredi berezkoa edo baso-landaredia duten eremu edo soroetan.
Egindako kontsulten emaitzatik abiatuta, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskinean horretarako jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluaziorako Atalaren bitartez, zehaztu du jarduerak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, baldin eta betetzen badira jardueraren ingurumen baimen bateratuan ezartzen diren baldintzak eta ingurumen inpaktuaren txosten honetakoak; horrek guztiak ez du galarazten indarreko legeriaren arabera beharrezkoak diren beste baimen batzuk lortu beharra.
Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. "Plastikoen birziklatze mekanikorako instalazioa" izeneko proiektuak ez du ondorio nabarmenik ingurumenean, ingurumen inpaktuaren txosten honetan ezarritako baldintzekin. Proiektuaren sustatzailea HAHN Iberia Plástico Reciclado SLU da.
2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ezin izanen da inolako errekurtsorik jarri, proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jar daitezkeenak galarazi gabe.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari, Los Arcosko Udalari, Basozaintzari (9. barrutia, "Lizarra Hegoa") eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Deskribapen laburra.
INSTALAZIOAREN DATUAK |
Ekoizpen jarduera | |
EJSN 2009 | < > |
ADIERAZLEA | ZENBATEKOA | UNITATEA |
Plantilla | 74 | Langileak |
Ordutegiak | 24 ordu | Astelehenetik ostiralera: |
Lan egindako egunak | 360 | egunak urtean |
Instalatutako potentzia elektrikoa | | kW |
KUDEATZEN DIREN HONDAKINAK |
Prozesua eta kudeaketa | Hondakinaren deskribapena | EHZ HONDAKINA (1) |
R0305 Hondakin organikoak birziklatzea produktu berrien fabrikazioan | Plastikozko ontziak | 150102 |
Plastikoak | 200139 |
PARAMETROA | KOPURUA | UNITATEA |
Gehieneko ekoizpen-gaitasun nominala | 90 | tona egunean |
Kontsumoa | Ura: | 1000 | m³/urtean |
Energia, guztira: | 20.200 | MWh/urtean |
Elektrizitatea | 20.200 | MWh/urtean |
Lehengaiak, guztira: | 340 | tona urtean |
Masterbach | 210 | tona urtean |
Profil galbanizatua | 130 | tona urtean |
Azalera | 6.230 | m² |
15G04029090372024 BAIMENA | PROZESUAREN URTEKO GAITASUN NOMINALA (t) | HONDAKINAK BILTEGIRATZEKO GAITASUNA (t) |
PROZESUAK |
Plastikoaren tratamendu mekanikoa | 32.500 | 472,5 |
Eraikin, esparru, instalazio eta ekipamendu garrantzitsuenak.
IZENA | DESTINOA / ERABILERA | AZALERA (m²) | EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA |
Hondakinak jasotzeko eraikina | Plastiko hondakin gordinak | 444 | Aurrealde irekiko nabea, hondakin plastiko gordinak jasotzeko eta biltegiratzeko |
Prestaketa-instalazioa | Hondakina egokitzea | 1.460 | |
Errefuserako eremua | Errefuserako biltegia | 300 | Aire zabaleko eremua |
Estrusio instalazioa | Estrusioa | 2.163 | 12 estrusio-makina |
Mihiztatzea eta mekanizazioa | Mihiztatzea eta mekanizazioa | 1.679 | Amaierako produktua fabrikatzeko nabea |
Biltegia | Bukatutako produktua | 5.165 | Aire zabaleko eremua |
Bidalketa eremua | Bidalketa | 550 | |
Bulegoen eraikina | Administrazioa | 466 | |
–Estrusio-makinetarako hotz-ekipamendua, konpresorea, isurketak xurgatzeko sistema (zikloia, hauts-iragazkia eta ikatz aktiboko iragazkiak).
Energiaren eta erregaien erabilera.
IZENA | DESTINOA / ERABILERA | EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA |
Transformadorea | Prestaketa-prozesua | 2.000 kVA |
Transformadorea | Estrusioa | 1.600 kVA |
Transformadorea | Bulegoak eta muntaketa | 630 kVA |
Uraren erabilera.
Sareko urez hornitzen da jarduera.
Lur kutsatuak.
Garatzen den jarduera urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskinean aipatzen diren jardueren artean dago, haren EJSN 2009 kodea 38 delako (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).
Ekoizpen prozesuaren azalpena.
–Hondakin plastikoak jasotzea eta sailkatzea.
–Birrintzea.
–Garbiketa-prozesua (desegokiak bereiztea), tratamendu mekanikoa eta peletizazioa.
–Nahastea.
–Estrusioa.
–Mekanizatzea eta muntatzea.
II. ERANSKINA.–PROPOSAMENAREN PLANOA

Iragarkiaren kodea: F2418640