2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Merkataritza ez-egonkorra arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2025eko uztailaren 30eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Udaleko merkataritza ez-egonkorra arautzen duen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Azkoiengo Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Azkoienen, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2510429