164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2025eko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketarako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da 2025eko ekitaldiko hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa kobratuko dela.

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea da: 2025eko irailaren 30etik 2025eko urriaren 31ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko irailaren 30ean kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Funesko Udalaren kontuetan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxan, Caixabanken edo Banco Santanderren, borondatez ordaintzeko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik ordaintzeke dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2510454