2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (2025eko bigarren seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea
Honen bidez, aditzera ematen zaie zergadun guztiei ezen 2025eko abuztuaren 25ean hasi eta urriaren 17an bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko bigarren seihilekoko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunek ordaindu beharko dituzte, kontu hauetako batean:
Rural Kutxa: ES64 3008 0029 2507 0141 9525.
La Caixa: ES65 2100 4958 9222 0002 9718.
Banco Santander: ES94 0075 4656 6606 6000 0173.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2025eko abuztuaren 25ean.
Urriaren 17ko borondatezko epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2025eko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2510509