164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentzia ematea. Automobil-sektorearen osagaiak biltegiratzea eta manipulatzea

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2025eko uztailaren 30ean.

Titularra: ID Logistics Iberia SA.

Jarduera: automobil-sektorearen osagaiak biltegiratzea eta manipulatzea.

Tokia: Arazuriko 2. poligonoko 733. eta 743. lurzatiak.

Oltza zendean, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2510467