2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Jarduera-lizentzia ematea. Zentro gastronomikoa
Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:
Lizentzia eman den eguna: 2025eko uztailaren 17a.
Titularra: Arixazulo aisialdiko kultura eta gastronomia elkartea.
Jarduera: zentro gastronomikoa.
Tokia: Abajitabidea kalea 4, Ororbia (Nafarroa), 3. poligonoko 435. lurzatia.
Oltza zendean, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2510265