2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Hiri-jarduketarako Plan Berezia, arau subsidiarioak aldatu eta erabilera onartu gisa har dadin etxabeak etxebizitza gisa erabiltzea. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2025eko uztailaren 23an egin gobernu-batzarrean, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako Plan Berezia, arau subsidiarioak aldatu eta erabilera onartu gisa har dadin etxabeak etxebizitza gisa erabiltzea. Sustatzailea Berriozarko Udala da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Halaber, Udalaren iragarki-taula elektronikoan egonen da ikusgai. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Kontsultatzeko esteka:
https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=16195
Berriozarren, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2510252