164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Aranoko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egin zuen osoko bilkuran, erabaki zuen Aranoko balorazio txostena berrikusteko proiektua onartzea eta dokumentua jendaurreko izapidetzan jartzea.

Balorazio txostenaren berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian (www.arano.eus), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aranon, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2510277