2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko eraikina Artatzan
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 64.3 artikuluan ezarritakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).
Honako eskaera hau jartzen da jendaurrean:
Jarduera sailkatuak: 17/2020 Foru Legearen III. eranskineko 15.1 taldea.
Espediente zenbakia: 237734M (Hirigintza eta Ingurumena).
Sustatzailea: Artatzako Kontzejua. IFKa: P3135800E.
Jarduera: erabilera anitzeko eraikina hobetzeko eta egokitzeko proiektua Artatzan (Nafarroa).
Tokia: 121. lurzatia, 9. poligonoa, Zudairiko Santa María kalea z.g.
Ameskoabarrenean, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2510498