164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 598. eta 292. lurzatietan. Behin betiko onespena

Ablitasko Udalak, Alkatetzaren 2025eko apirilaren 29ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du Ablitasko 2. poligonoko 598. eta 292. lurzatietarako xehetasun-azterketa. Leyre Irigaray Sandúak sustatu du, eta María del Carmen Dominguez Gil arkitektoak sinatu.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa hori, oso bilkurak 2025eko abuztuaren 4an hartutako erabaki baten bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ablitasen, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2510578