164. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

109E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Aiegiko Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Aiegiko 2. poligonoko 1408. lurzatiaren puska baten lurzoru sailkapena aldatzeari buruzkoa, Luis María Barbarin Sainz jaunak sustaturik.

Aiegiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da gaur egun AR-2 banaketa-arean sartuta dagoen 2. poligonoko 1408. katastro-lurzatiaren puska baten lurzoru sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizagarri sektorizatua izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera igarotzeko, eta, aldi berean, haren antolamendu xehatua ezartzea, han dagoen etxebizitza handitu eta/edo finkan beste eraikin bat eraiki ahal izateko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 407E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2025eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 8koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Aiegiko Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Aiegiko 2. poligonoko 1408. lurzatiaren puska baten lurzoru sailkapena aldatzeari buruzkoa, Luis María Barbarin Sainz jaunak sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Aiegiko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 18an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2510047