163. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

546E/2025 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Garesko Udalari dirulaguntza bat emateko gastua baimentzen baita, Granako biltegiko estalkiko amiantoa kendu eta estalkia berritzeko lanak egin ditzan, eta onesten baita dirulaguntza zuzenean emateko hitzarmena. DDBN identifikazioa: 840849.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2 artikuluan xedatzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean izenarekin ezarrita dauden dirulaguntzak zuzenean ematen ahalko direla, Parlamentuak onetsitako zenbatekoarekin, betiere lortu nahi den helburua eta onuradun zehatz baten aldeko kontsignazioa adierazita. Lege testu horrek berak 25. artikuluan xedatzen du ezen, 17.2 artikuluko a) eta c) letretan adierazitako moduan ematen diren dirulaguntzak bideratzeko administrazio egintzetan ezarriko direla haien oinarri arautzaileak, foru lege horretan ezarritakoari jarraikiz, lehia printzipioari dagokionez izan ezik.

Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legean partida hau jasota dago: "Garesko Udalerako transferentzia, Granako biltegiko estalkiko amiantoa kentzeko eta estalkia berritzeko" izeneko 740001 74100 7609 456211 partida, hirurogei eta sei mila euroko (66.000,00 euro) gehieneko zenbatekoarekin.

Nafarroan amiantoa kentzeko plan gidari bat egitea eta garatzea bat dator Europako Parlamentuaren 2013ko martxoaren 14ko 2012/2065 Ebazpenarekin (amiantoa dela-eta lantokietan dauden osasun arriskuei eta Europar Batasunean dagoen amianto guztia desagerrarazteko aurreikuspenei buruzkoa) eta Europar Batasunean amiantoa kentzeari buruzko Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen 2014ko Irizpenarekin.

2017ko irailaren 14an, Nafarroako Parlamentuak mozio bat onetsi zuen, non Nafarroako Gobernuari eskatzen baitzitzaion aurkez zezala Nafarroan amiantoa kentzeko prozesurako plan gidari bat. Agindu hori betetzeko, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 27an egindako gobernu bilkuran onetsi zuen Nafarroan Amiantoa Kentzeko Plan Gidaria, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak koordinatuta.

Amiantoa duten materialak kentzea prebentzio-neurri gomendagarriena da materiala kontserbazio-egoera txarrean dagoenean eta eskuz eskura daitekeenean edo ingurunera zuntzak aska ditzakeenean; ezinbestekoa da kentzeko lanak prebentzio- eta babes-neurri espezifikoekin egitea, AAEEn inskribatutako enpresen bidez eta Lan Agintaritzak onartutako lan-planaren arabera.

Granako biltegiko estalkia kendu eta aldatzeko arrazoia da uralitaz eta zuntz-zementuz eginiko estaldurako materiala oso hondatuta dagoela. Material horrek pitzadurak, arrakalak eta hausturak ditu, eta arrisku larria eragiten du bertan lan egiten duten udal-brigadako langileen osasunerako, bai eta ingurumenerako kalte larria ere, amianto-zuntz esekiak egon daitezkeelako. Aipatutako lan horiek egiteko, hots, estalkiko amiantoa kendu eta estalkia berritzeko, Garesko Udalak proiektu bat enkargatu zuen, egin beharreko jarduketak deskribatzen dituena:

1. Enpresa espezializatu batek uralita kendu eta kudeatzea. Enpresa lan hauetaz arduratuko da:

  • Hasierako aholkularitza.
  • Kentzea.
  • Egokitzea eta eramatea.
  • Amiantoa eta amiantoa duten materialak suntsitzea hondakindegi kontrolatuetan.

2. Sandwich panel metalikoa jartzea, 30 mm-ko lodierakoa eta 1.150 mm-ko zabalerakoa.

Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legean jasota dagoen "Garesko Udalerako transferentzia, Granako biltegiko estalkiko amiantoa kentzeko eta estalkia berritzeko" izeneko 740001 74100 7609 456211 partidako dirulaguntza izenduna nola eman eta bideratu arautzeko xedearekin izenpetzen da hitzarmen hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Garesko Udalaren artean. Haren bidez, lagundu nahi da hondakinen arloan aurreikusitako helburuak betetzen, bat etorriz Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean ezarritakoarekin, bai, halaber, zuntz-zementuzko hondakinak bereizirik biltzeko eta behar bezala kudeatzeko neurriak, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean ezarritakoak ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 66.000 euroko gastua baimendu eta xedatzea, "Garesko Udalerako transferentzia, Granako biltegiko estalkiko amiantoa kentzeko eta estalkia berritzeko" izeneko 740001 74100 7609 456211 partidaren kargura.

IFZa

IZENA

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

P3120600F

Garesko Udala

740001-74100-7609-456211: Garesko Udalerako transferentzia, Granako biltegiko estalkiko amiantoa kentzeko eta estalkia berritzeko

2025

66.000,00

2. Onestea dirulaguntza zuzenean emateko hitzarmena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Garesko Udalaren artekoa, dirulaguntza nola eman arautuko duena. Eranskinean dago.

3. Ebazpen hau Garesko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzura eta Ekonomia Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Gastu baimen hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean sartzea (DDBN).

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2509911