2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko abenduaren 10ean, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2025eko plantilla organikoa, legez eskatzen den gehiengoa izanik.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 23an.
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2025eko plantilla organikoa, eranskinean zehaztu bezala; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2025eko otsailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
KARGUA | LANPOSTU ZENBAKIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | SARBIDEA | ESKLUSIBOT. OSAG. | LANPOSTUKO OSAG. | EUSKARA MAILA | ADMINISTRAZIO EGOERA | GRADUA |
Idazkari kontu-hartzailea | 1 | F | A | OL | 55 | 50 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | 4 |
Euskara teknikaria | 1 | F | B | OL | | 20 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | |
Berdintasuneko teknikaria | 1 | F | B | OL | | 10 | B2 nahitaezkoa | Hutsik | |
* Idazkari kontu-hartzailearen lanpostuko osagarriak lotuta daude Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoan zuzentzeko eginkizunak betetzearekin (Batzar Orokorraren 2016ko azaroaren 10eko erabakia) eta enpresa horretako taldeen zuzendari aritzearekin. |
LABURDURAK:
F = Funtzionarioa. LK = lan-kontratuduna.
–Sarbidea:
OL = oposizio-lehiaketa.
–Osagarriak:
Lanpostuko osag. = Lanpostuko osagarria
Esklusibot. osag.= Esklusibotasun osagarria.
Langileen izenen zerrenda, 2024ko abenduaren 31n
LANGILEA | EGOERA | MAILA | LANPOSTUA |
Mariezkurrena Baleztena, Miren Jaione | Administrazio-kontratuduna | A | Idazkari kontu-hartzailea |
Uriarte Belzunegui, Maite | Aldi baterako lan-kontratuduna (lanaldiaren %100) | B | Euskara teknikaria |
Hutsik | Aldi baterako lan-kontratuduna | B | Berdintasuneko teknikaria |
2025erako onetsitako aldaketa
–Euskara-teknikariaren lanpostuaren lanaldia luzatzea, %80tik %100era.
Iragarkiaren kodea: L2510258