2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLEXOA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Olexoako Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olexoako Udalaren 2025eko plantilla organikoa. Erabakia 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an.
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da. Hona haren laburpena:
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
Administrazio-araubideko langileak.
Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.
Olexoan, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.
Iragarkiaren kodea: L2510503