2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Bertan sartzen da Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua izeneko erakunde autonomoarena ere.
Iragarkia 2025eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondorengo jendaurreko epea iragan da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da haren laburpena:
OTSAGABIKO UDALA
DIRU SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 157.750,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 35.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 84.075,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 388.830,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 61.952,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 1.678.100,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 454.058,00 euro.
Guztira: 2.859.765,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 190.500,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 364.265,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 21.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 151.800,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.056.300,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 39.200,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 36.700,00 euro.
Guztira: 2.859.765,00 euro.
ZARAITZUKO IBAXA ZAHAR ETXEAREN PATRONATUA
DIRU SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 997.298,39 euro.
Guztira: 997.298,39 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 751.346,16 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 236. 402,23 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 880,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 670,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.000,00 euro.
Guztira: 997.298,39 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedatzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.
Otsagabian, 2025eko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
Iragarkiaren kodea: L2510227