2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 4ko 29/2025 Ebazpenaren bidez, Alkatetzari dagozkion eginkizunak Cristina Zudaire Landa alkateordeari eskuordetu zaizkio, 2025eko abuztuaren 12tik irailaren 12ra bitartean, biak barne.
Argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Metautenen, 2025eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2510585