163. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Beraz, behin betiko onetsi da aipatutako ordenantza, eta xedatu da osorik argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; aipatutako artikulua aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Martzillan, 2025eko uztailaren 7an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Úcar.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA MARTZILLAKO UDALAREN HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK

Martzillako Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurrei buruzko ordenantza.

I. TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da arau batzuk ezartzea, Martzillako udal-mugarteko herri-ondasunak administratzeko, xedapen-egintzak gauzatzeko, eta herri-ondasunak babesteko, berreskuratzeko eta aprobetxatzeko, betiere jarraikiz ekitatearen, jasangarritasunaren eta eginkizun sozialaren printzipioei.

2. artikulua. Herri-ondasunak dira bizilagun guztiek aprobetxatu eta erabil ditzaketenak.

3. artikulua. Herri-ondasunak dira besterenezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak, eta ez dute tributurik izanen beren gain. Ez dute aldaketarik izanen beren izaera nahiz tratamendu juridikoan, edozein dela ere haiek aprobetxatu edo erabiltzeko era.

4. artikulua. Honako arau hauen menpe egonen dira herri-ondasunak: uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua; martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa; Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak; herri-lurren ordenantza hau; eta, bestela, Nafarroako Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, galarazi gabe Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa, zehazki, 40. artikuluko hirugarren apartatua.

II. TITULUA.–ADMINISTRAZIOA ETA XEDAPEN-EGINTZAK

5. artikulua. Martzillako Udalaren ahalmena da herri-lurretako ondasunak xedatzea, administratzea, aprobetxatzea eta antolatzea, ordenantza honetan azaltzen den moduan.

Herri-lurretako ondasunen gainean Martzillako Udalak hartutako erabakiek beharko dute Nafarroako Gobernuaren baimena, hala behar denean uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen arabera eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren arabera (lehenbizikoaren bidez jorratu zen Toki Administrazioa, eta bigarrenaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Martzillako Udalak egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, ziurtatzeko laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dela.

Honako hauen bidez arautuko da herri-lurrak desafektatzeko prozedura: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikulua eta hurrengoak.

III. TITULUA.–HERRI-ONDASUNAK DEFENDATZEA ETA BERRESKURATZEA

6. artikulua. Martzillako Udala ahaleginduko da herri-ondasunak zaintzen, defendatzen, berreskuratzen eta hobetzen, eta kontra eginen dio pribatizazio saio orori nahiz kalte eragiten dien bestelako ekintza orori.

7. artikulua. Martzillako Udalak berez eta noiznahi berreskuratzen ahalko du herri-ondasunen jabetza, aitzinetik legelariaren txostena ikusita eta interesdunari entzunaldia emanda. Beharrezkoa denean, ekintza zibilak sustatuko dira, herri-ondasunak berreskuratzeko eta defendatzeko.

8. artikulua. Martzillako Udalak Gobernuari komunikatuko dizkio Jabetza Erregistroak igortzen dizkion ediktuak, finken immatrikulazioarekin loturik, edo herri-lurrekin mugakide diren lursailen gehiegizko hedadurarekin loturik. Nafarroako Gobernuak igortzen duen txostenaren gainean, Udalak osoko bilkuran hartuko du erabakia.

9. artikulua. Martzillako Udalak Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko berariazko onespena beharko du, transakziorik egin nahi izanez gero, ondasunak herri-ondarerako berreskuratzearren.

10. artikulua. Martzillako Udalak administrazio bidea erabiliko du, beti, iraungi daitezen herri-ondasunen gainean sortutako eskubideak eta haiek ekarritako okupazioak, hain zuzen ere sortu direnak baimen, kontzesio edo beste ezein tituluren kariaz, betiere horretarako baliatuz ahalmen hertsatzaileak. Aldez aurretik kalte-ordaina eman ala ez, zuzenbidearen arabera izanen da.

11. artikulua. Martzillako Udalak herri-ondasunei buruzko kontratuetan parte hartzen duenean, berak interpretatuko ditu kontratu horiek, eta berak ebatziko ditu, halaber, haiek betetzean sortzen diren zalantzak.

Interpretazioen gaineko erabaki horiek berehala betearaziko dira, galarazi gabe kontratisten eskubidea bide jurisdikzionalean behar den deklarazioa lortzeko.

12. artikulua. Martzillako Udalak ez dituenean sustatzen herri-ondasunak defendatzeko bidezko diren akzioak, posible izanen da auzotarren akzioa, horretarako ezartzen den eran. Akzio horrek aurrera eginez gero, sortutako gastuak itzuli egin beharko dizkie auzotarrei Martzillako Udalak.

IV. TITULUA.–HERRI-LURRETAKO ONDASUNEN APROBETXAMENDUA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

13. artikulua. Honako aprobetxamendu hauek arautzen ditu ordenantzak:

a) Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak.

b) Herri-larreen aprobetxamenduak.

c) Herri-lurretako beste aprobetxamendu batzuk.

14. artikulua.

1. Oro har, herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte familia-unitateetako titularrek:

a) Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua.

b) Biztanleen udal erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea, gutxienez urtebete lehenagotik.

c) Urtean gutxienez ere bederatzi hilabetez jarraian bizitzea egiazki Martzillan, eta horrela segitzea gutxienez ere adjudikazioaren bukaera arte.

d) Martzillako Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerakoak ordainduta izatea. Betebehar hori familia-unitateko kide guztiei eskatuko zaie.

2. Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia-unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso jubilatuek osatutakoa, familiakoekin bizi arren, baldin haien diru-sarrerak badira lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak.

3. Artikulu hau ulertzerakoan sortzen diren zalantzak Martzillako Udalak ebatziko ditu, osoko bilkuran eta banan-banan, aldez aurretik Nekazaritza Batzordeak edo arloari buruz eskumena duenak txostena eginik.

II. KAPITULUA.–LABORANTZAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUA

15. artikulua. Martzillako laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak hiru modalitatetan eginen dira, lehentasun ordena honen arabera:

a) Herritarrentzako lehentasunezko aprobetxamenduak.

b) Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduak.

c) Enkante publikoaren bidezko adjudikazioa edo Martzillako Udalak zuzenean ustiatzea.

Martzillako Udalak hiru modu horiek erabiliko ditu laborantzako herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko, bata bestearen ondoren, emandako ordenaren arabera.

SOTORRAMAL.

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

SAILA

m²

ha

4

750

D

F

13.754 m²

1,3754

4

750

B

G

13.114 m²

1,3114

4

750

D

G

13.114 m²

1,3114

4

750

D

H

14.579 m²

1,4579

4

750

D

I

13.784 m²

1,3784

4

750

E

J

15.826 m²

1,5826

4

744

A

K

11.881 m²

1,1881

4

744

A

L

17.790 m²

1,7790

4

744

A

M

16.348 m²

1,6348

4

744

A

N

14.583 m²

1,4583

4

754

A

1

15.464,4 m²

1,54644

4

754

A

2

15.453 m²

1,5453

EL PUENTE.

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

SAILA

m²

ha

3

723

A

A

4.619 m²

0,4619

723

A

C

10.498 m²

1,0498

3

723

A

B

5.683 m²

0,5683

723

A

D

12.068 m²

1,2068

3

723

A

E

15.244 m²

1,5244

CAMPOBAJO.

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

SAILA

m²

ha

5

210

5.321 m²

0,5321

212

A

13.678 m²

1,3678

5

212

B

8.367 m²

0,8367

16. artikulua. Eskaintza eta eskaera ahalik eta hobekien uztartzeko asmoz, Udalak erreserba zerrenda bat egin dezake, adjudikazioak behar baino lehenago bukatzen direnean erabiltzeko. Horretarako, betebeharrak betetzen dituzten interesdunek udaletxean utz ditzakete beren datu pertsonalak, Udala haiekin harremanetan jartzeko, leku hutsik izanez gero.

Dena den, banaketarako lehen txanda (8 urterako) egiteko, eta gero adjudikazioak egiteko, soilik onartuko dira aplikatzekoak diren baldintzak betetzen dituztenak.

17. artikulua. Udalaren lurren adjudikaziodunek errespetatu beharko dituzte atsedenerako epe eta gaztigu hauek:

a) Abeltzainak azienda lurzatian sartu nahi badu, nekazariaren baimena beharko du, eta akordio hori Udalean erregistratu beharko da.

1. ATALA.–HERRITARRENTZAKO LEHENTASUNEZKO APROBETXAMENDUAK

18. artikulua.

1. Aprobetxamendu modu honen onuradun izateko, familia-unitateetako titular diren herritarrek 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eta, familia-unitateko kide bakoitzeko, diru-sarrerek izan beharko dute lanbide arteko gutxieneko soldataren %30 baino txikiagoak, edo familia-unitatearen diru-sarrerek egon beharko dute, guztira, aipatutako soldata eta erdiaren azpitik.

2. Familia-unitatean baldin bada ezintasun fisikorik edo psikikorik duen kiderik, agiri bidez frogatuta, kide horietako bakoitzeko kontuan hartu beharreko diru-sarrera izanen da lanbide arteko gutxieneko soldataren %60ren parekoa.

3. Errenta mailak zehazteko jarraitu behar zaien irizpideak finkatuko dira datu objektiboetan oinarrituz. Kontuan hartuko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, soldatak, laborantzako lurrak edukitzea errentamenduan nahiz beste edozein tituluren bidez, landa-lurraren, aziendaren eta industriaren gaineko kontribuzioen kapital zergapegarria, hiri-lurraren gaineko kontribuzioarena, kenduta norberaren etxebizitzari dagokiona, baita horren gisako beste edozein datu ere, betiere balio badute baloratzeko familia-unitateak dituen ondasun, ustiapen edota bestelako sarreren bitartez lortutako edo lortu daitezkeen etekinak.

19. artikulua. Baldin aurkeztutako eskaerak lur baliagarriak baino gehiago badira, Martzillako Udalak bi aukera hauetako bat hautatzen ahalko du:

a) Baldin familia-unitate askok betetzen badituzte herritarrentzako lehentasunezko aprobetxamendurako finkatutako baldintzak, eta horrek arazo sozialik sortzen badu, Martzillako Udalak, aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena jasota, beheratzen ahalko ditu ordenantza honen 18. artikuluan adierazitako faktoreak, proportzionalki eta arrazoituz, baina inoiz ez igo. Halakoetan, Udalak laborantzako herri-lurren %50 erabiliko du, gutxienez, banaketa modu honetarako.

b) Osoko Bilkuraren iritziz ez badira betetzen a) apartatuko baldintzak, lehentasuna duten herritarrentzako adjudikazioa egin ondotik, kendu eginen dira diru-sarrera handiagoak dituzten familia-unitateetako titularren eskaerak. Familia-unitateen errenta mailak zehazteko, jarraituko zaie ordenantza honen 18. artikuluan ezarritako irizpide berei.

20. artikulua. Aprobetxamendua erabiltzeko epea zortzi urtekoa izanen da. Urte anitzeko laboreen kasuan, interesdunak idatziz eskatu eta Udalak baimendu ondoren, epea luzatzen ahalko da, laborearen balio-bizitzak iraun bitartean.

21. artikulua. Aprobetxamenduko adjudikaziodunek ordaindu beharreko kanona izan daiteke, gehienez, inguruko antzeko lurren urteko eta erreguko prezioen %50ekoa, eta Udalak behar bezala finkatuko du zenbateko hori (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Zenbateko hauek dagozkio 2025. urterako proposatutako kanonari; urtero eguneratuko da, Nafarroako KPIaren arabera (kontsumoko prezioen indizea).

Udalak, egoki irizten badio eta Nekazaritza Batzordearen adostasun-txostena izanik, kanona eguneratzen ahalko du, Nafarroako KPIaren igoera gehituz, gehienez ere. Betiere, kanonak gutxienez ere estaliko ditu Martzillako Udalak ordaindu beharreko kostuak.

22. artikulua. Onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte herri-lurzatiak, eta ezin izanen dituzte errentan eman, edo lan pertsonala ez den beste era batez ustiatu.

Onuradunei adjudikatutako lurzatien laborantza zenbaiten artean egitea ere hartuko da norberak zuzenean egintzat, baldin kooperatibetan edo sozietateetan elkartzen badira, eta kide guztiek betetzen badituzte 13. artikuluan adierazitako baldintzak.

23. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, zuzeneko laborantza pertsonala izateko, adjudikaziodunak edo bere familia-unitateko kideek egin behar dituzte laborantza lanak, eta lan horien ezaugarriak izanen dira ordenantza honen 14. artikuluan jasotzen direnak, eta ezin izanen dute hartu soldatapekorik, non ez duten horretara behartzen sasoien edo nekazaritza ustiapenaren gorabeherek.

Alabaina, zuzeneko laborantzaren izaera ez da galduko soldatapekoak hartzen badira gerora erasandako eritasun bat gertatzeagatik, edo aldi baterako beste arrazoi bat gertatzeagatik, zeinak, Udal honen iritziz, eragozten duen laborantza pertsonalki egitea. Halakoetan, hamabost eguneko epean komunikatu beharko zaio Martzillako Udalari, behar den baimena eman dezan.

Baldin ezintasun fisikoa edo besteren bat behin betikoa bada, Udalaren iritziz, eta ezin bada egin herri-lurretako lurzatien zuzeneko laborantza pertsonalik, aplikatuko da 22. artikuluan xedatutakoa.

24. artikulua. Ezintasun fisikoa edo besteren bat izateagatik onuradunak ezin baditu lurzatiak landu zuzenean eta pertsonalki, adjudikatzeko momentuan edo aprobetxamenduaren epean, Martzillako Udalak adjudikatuko ditu hurrengo aprobetxamendu moduaren bidez, hau da, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduaren bidez. Martzillako Udalak adjudikaziotik ateratako diru-sarrerak ordainduko dizkie lurzatien onuradunei, kanona kendu ondotik.

Familia-unitate bereko kideen arteko subrogazioa baizik ez da onartzen, betiere eskatutako baldintzak betez eta ezintasuna edo erretiroa tarteko.

Martzillako Udalak ahalmena du erabakitzeko noiz gertatzen den ezintasun fisikoa edo beste arrazoiren bat, eta eskatuko ditu egoki iruditzen zaizkion agiriak.

Laborantza apartzerian ematen duten edo lagatzen duten onuradunei herri-lurzatiak kendu eginen zaizkie, adjudikazioaldia bukatu arte.

Herri-lurzatiak kentzen zaizkien onuradunek Udalaren Diruzaintzan sartu beharko dituzte apartzeria edo lagapena gertatu zenetik lortutako irabaziak.

25. artikulua. Martzillako Udalak egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, ziurtatzeko laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dela.

Honako kasu hauetan, erabakiko da norberak ez duela lurra zuzenean lantzen:

a) Nekazaritzako makinak edukita, horiek ez erabiltzea adjudikatutako herri-lurrak lantzeko. Hau da, beharrezko bitartekoak edukirik, hirugarrenen zerbitzuak kontratatzea.

b) Landazain zerbitzuaren ustez edo Nekazaritza Batzordearen edo haren baliokidearen ustez, norberak zuzenean ez lantzea adjudikatutako lurzatiak –norberak zuzenean, edo behar bezala gaitutako norbaiten aldi baterako laguntza izanik–, ordenantza honen 20., 21. eta 22. artikuluetan xedatzen den bezala.

c) Honako alderdi hauen gaineko frogagiriak eskatu eta Martzillako Udalak agindutako epean ez aurkeztea: lurra lantzea, lehengaiak erostea eta produktuak saltzea, berek edo Udalak baimendutakoek.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean ez aitortzea nekazaritzako etekinik, horretara beharturik ez egonik ere.

e) Adjudikatutako lurzatien barnean lantzeko modukoak diren lurren %80 gutxienez ez lantzea. Halakoetan kanona ordaindu beharko da nolanahi ere.

f) Laborantzako lurrak jabetzan izanik, horiek errentan ematea hirugarren batzuei.

g) Datuak egiaztatzeko helburuz, Udalak pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpena eskatu, eta ez aurkeztea.

Udalak bereziki zainduko du c), d), f) eta g) apartatuak betetzen direla, eta betetzen ez direla ohartuz gero, arau-hausleei ordainaraziko die kasuan kasuko urtean ezarritako kanon arruntaren halako hiru, betiere behar den zehapen espedientea izapidetu eta gero.

Urtero ordaindu behar da kanona (bi hilabetetan), abenduaren 31 baino lehen.

2. ATALA.–HERRITARRENTZAKO ZUZENEKO ADJUDIKAZIOKO APROBETXAMENDUAK

26. artikulua. Lehentasuna duten herritarrentzako adjudikazioa egin ondoan, gelditzen diren lurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, zuzenean adjudikatuko dira 14. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarren artean.

27. artikulua. Udalak erabakiko du zein den herritarrentzako zuzeneko adjudikazioko loteen azalera, lehentasuna dutenentzako adjudikazioa egin ondotik, kontuan hartuta zenbateko azalera gelditzen den eta zenbat eskatzaile dauden, familia-unitate bakoitzaren diru-sarrera garbien alderantzizko proportzioan. Herritarrek ezin izanen dute erreklamaziorik aurkeztu diferentziak (azaleraren %5etik beheitikoak) egoteagatik arestian azaldutako azalera horrekiko.

28. artikulua. Nekazaritza ekologikoan jardun nahi duten eskatzailerik izanez gero, aukeratu beharko dituzte berriki arte modu horretan landu diren lurzatiak.

29. artikulua. Adjudikatzeko aldia 20. artikuluan ezarritako berbera da.

Dena den, adjudikatutako lurretan hobekuntzak egiteko asmoa dutenek (ureztatzeko sistemak, obrak etab.) adjudikazioa hartu eta hirurogei eguneko epearen barnean, edo hainbat lurzatitarako diren azpiegiturak eskura jarri eta hirurogei eguneko epearen barnean, Udalera jotzen ahalko dute, egin gogo dituzten hobekuntzak argi eta garbi azaltzeko eta Udalak eskatzen duen dokumentazioa ekartzeko, eskaera behar bezala bermatzeko. Udalak hobekuntza hori onetsiko balio, eskubidea izanen luke kanona murrizteko, hobekuntzaren adina, betiere Nekazaritza Batzordeak berrikusi eta onetsi ondoren. Aprobetxamendu mota honetako lurzatien onuradunek ordaindu beharreko kanonari dagokionez, aplikatzekoa izanen dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 152. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan 175. artikulua, bertan ezartzen baita kanonaren zenbatekoa ezin dela izan inguruko antzeko lurrak errentan hartzeko prezioen %90 baino apalagoa, 22. artikuluetan zehazturiko udalerrietan.

Horrez gain, ordaindu beharko dute kasuan-kasuan Ureztatzaileen Elkarteak urtero igortzen duen ur kanona.

Kanona urtero eguneratuko da (hileko ordainketa bakarrean), abenduaren 31 baino lehen, nekazariek jasotako prezioen aldaketaren arabera, ordenantza honen 21. artikuluari jarraikiz.

30. artikulua. Adjudikaziodunak berak zuzenean eginen du laborantza eta, horretarako, bete beharko da 23., 24., 25. eta 26. artikuluetan xedatutakoa.

31. artikulua. Baldin dauden lurrak baino eskaera gehiago aurkezten badira, behin lehentasuna duten herritarrentzako adjudikazioa egin ondoren, hautaketa bat eginen da, berma dadin badela ekitatea lurrak eskuratzeko, eta lehentasuna emateko behar ekonomiko handiena duten familia-unitateei. Horretarako, familiaren errenta-mailaren irizpideari jarraituko zaio.

Familia-unitateen errenta mailak zehazteko, jarraikiko zaie ordenantza honen 18.3 artikuluan ezarritako irizpide berei.

3. ATALA.–MARTZILLAKO UDALAREN ZUZENEKO USTIAPENA EDO ENKANTE PUBLIKOA

32. artikulua. Martzillako Udalak, baldin laborantzako lurrik soberan bada lehen eta bigarren ataletan ezarritako prozedurak aplikatu ondoan, enkante irekian eginen du adjudikazioa, eta hurrengo banaketa noiz egin behar den, ordura arteko epea emanen du.

Udalak finkatuko du erregu bakoitzeko hasierako prezioa; izanen da inguruko gisako lurrak errentan hartzeko prezioaren antzekoa, ordenantza honen 30. artikuluari jarraikiz. Kopuru horiek urtero eguneratuko dira, ordenantza honen 21. artikuluari jarraikiz.

Enkantea egin ondoan laborantzako lurrik gelditzen bada, Martzillako Udalak zuzenean ustiatu ahal izanen du.

33. artikulua. Baldin behar adina loterik ez bada, adjudikazio-eskaerak gehiago izateagatik, Udalak aukera izanen du adjudikazioak murrizteko. Berritik ezartzen bada ureztaketarako herri-lurrik, horiek eskuratzeko lehentasuna izanen dute nekazari gazteek, halaxe ezartzen baitu martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzkoak.

4. ATALA.–ADJUDIKAZIOETARAKO PROZEDURA, ETA ERABILERAREN ARAUKETA, ADJUDIKAZIOALDIAK IRAUN BITARTEAN

34. artikulua. Herri-lurrak adjudikatuko dira jarraikiz 18. eta 28. artikuluetako, kasua zein den, irizpideei. Horretarako, Udalak, behin ediktua argitaraturik Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hogei egun balioduneko epea zabalduko du, eskubidea dutela uste dutenek eska dezaten herri-lurretako lurzatiak adjudikatzea.

35. artikulua. Eskaerari erantsiko zaio honako alderdi hauei buruzko zinpeko deklarazio bat:

a) Martzillako biztanleak izatea, gutxienez urtebete lehenagotik, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez bederen bizitzea.

b) Familia-unitateak ordainduta izatea Martzillako Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerako guztiak.

c) Familia-unitatea osatzen duten kideak. Lehentasunezko aprobetxamendua eskatzen duten herritarrek aipatuko dute ea haietako inork duen ezintasun fisikorik edo psikikorik, eta frogagiriak ekarri beharko dituzte.

d) Familia-unitateko kide bakoitzak zenbat erregu dituen jabetzan, edo zenbat lantzen dituen errentan hartuta edo beste tituluren baten bidez, bai udal-mugarte honetan bai beste batzuetan; zehaztuko da ea lehorreko lurrekoak diren edo ureztatzekoak.

e) Familia-unitateko kide bakoitzaren hiri-lurraren katastro-balioak, kenduta norberaren etxebizitzari dagokiona, bai Martzillako udal-mugartean bai beste batzuetan.

f) Familia-unitateko kide bakoitzak zenbat azienda buru dituen udalerri honetan eta beste batzuetan, eta zer espezietakoak diren.

g) Familia-unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak: nekazaritzaren, industriaren edo zerbitzuen sektorekoak, Gizarte Segurantzako pentsioen bidezkoak edo bestelako errentetakoak.

Zinpeko deklarazioa egiaztatzeko, Martzillako Udalak ahalmena izanen du beharrezkoak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, errenta mailak egiaztatzearren. Agiriak eta datu objektiboak erabiliko dira oinarri gisa, 20.3 artikuluan zehazten den bezala.

36. artikulua. Herri-lurren Batzordeak edo eskumen hori duenak proposaturik, Martzillako Udalak, osoko bilkuran, onartuen zerrenda onetsiko du adjudikatzeko modalitate bakoitzean, lehentasunekoan edo zuzenekoan. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.

37. artikulua. Udal honen iragarki-taulan jarriko da aprobetxamendu mota bakoitzeko behin-behineko zerrenda, hogei egun balioduneko epean, bidezko diren alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.

38. artikulua. Alegaziorik eta zuzendu beharreko akatsik izanez gero, Udalak haien gaineko ebazpena emanen du, eta onetsiko du mota bakoitzean herri-lurretako lurzatien onuradun izateko eskubidea dutenen behin betiko zerrenda.

39. artikulua. Ikusirik herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamendurako eskubidea duten familia-unitateetako titularren behin betiko zerrenda, Martzillako Udalak loteak adjudikatuko ditu, eta haien ezaugarriak eta azalera izanen dira ordenantza honen 18. artikuluaren araberakoak.

Herri-lurren gainerako azalerari dagokionez, Udalak laborantzako loteak adjudikatuko dizkie herritarrentzako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduko behin betiko zerrendan dauden familia-unitateetako titularrei. Loteen ezaugarriak eta azalera izanen dira ordenantza honen 27. artikuluaren araberakoak.

Lurzatien adjudikazioa bukatutakoan, hogei egunez jarriko dira jendaurrean onuradunen zerrenda eta bakoitzari dagozkion herri-lurretako lurzatiak. Epe horretan interesdunek aukera izanen dute norberari egokitutako lurzatiei buruzko erreklamazioak aurkezteko (azaleraren eta laborantza moten gainekoak). Idatziz kontrakorik aurkeztu ezean, adjudikazioa onartzen duela ulertuko da.

40. artikulua. Argitaratutako zerrenden aurkako alegazioak, halakorik bada, ebatzi eta akatsak zuzenduta, Udalak behin betikotzat joko du laborantzako herri-lurren aprobetxamenduen adjudikazioa.

41. artikulua. Herri-lurretako lurzatien adjudikazioaldia baliatzeko epea 8 urtekoa denez, baldin norberaren borondatez kanpoko arrazoiak direla-eta lurzatiak epe hori bukatu baino lehen utzi behar badira, adjudikaziodun berriek aurrekoei kalte-ordainak eman beharko dizkiete, honako hauengatik: nibelazio lanengatik; atakak jartzeagatik; zubiak eraikitzeagatik; edo biltzeko dauden uztengatik edo luzerna sustraiengatik. Udala arduratuko da tasazioaz, eta irizpide arrazoitua erabiliko du horretarako, hots, adjudikazioaren lehen urtean adjudikazioaldiko zortzi urteei begira aurreikusitako inbertsio gisa egindako hobekuntzak balioesteko, adjudikazioa uzten duenari dagokion ordaina emateko, aprobetxamenduaren epea bukatzeko falta denbora-tartearen arabera.

42. artikulua. Ez da inolako kalte ordainik ordainduko ez uztei ez hobekuntzei dagokienez, baldin adjudikaziodunak lurzatien gozamenari uko egiten badio, beste udalerri batera bere borondatez joaten bada edo erabileraren eskubidea galtzen badu berari egotzi dakiokeen arrazoiren batengatik. Baldintza berbera aplikatuko zaie, orobat, ordenantza honen 30. artikuluan aurreikusitako moduan erabileraren luzapena ematen zaien horiei.

43. artikulua. Herri-lurren adjudikaziodun guztiek bete beharko dute Udalak eta/edo tokian tokiko ureztatzaileen elkarteak xedatzen dutena, erretenen mantentzeaz, ureztatzeko txandez eta abarrez. Horiek horrela, berariaz jakinarazten da adjudikaziodun guztiek arduratu beharko dutela mantentzeaz beren lurzatiak inguratu edo zeharkatzen dituzten erreten edo ur ibilgu guztiak, nahiz eta ureztatzeko edo isurbidetako ez baliatu ur ibilgu horiek. Udalak enkantean adjudikatutako lurren parean dauden zatiez ere arduratu beharko dute.

44. artikulua. Adjudikazioaldiak iraun bitartean, urtero, urrian, Udalak beretzat hartuko ditu ordenantza honen 14. artikuluko baldintzak ez betetzeagatik erabilera-eskubidea irailaren 15a baino lehen galdu duten adjudikaziodunen lurzatiak, eta horiekin urteroko zozketa bat eginen du, adjudikazioaren zain dauden eskatzaileen artean. Urteko gainerako aroetan ere Udalak aukera izanen du beretzat hartzeko erabilera-eskubidea galtzen duten gozamendunei adjudikatutako lurzatiak.

45. artikulua. Adjudikazioaldi baten barnean herri-lurretako lurzatiari uko egiten diotenek ezin izanen dute beste adjudikaziorik eskuratu, adjudikazioaldi horren barnean.

46. artikulua. Eskatzaile talde bat elkartzen bada lurzatiak elkarrekin lantzeko, aukera izanen dute Udalari proposatzeko eskatzaile adina lurzati mugakide adjudikatzeko. Betiere, kontua Udalaren xedapenen menpe geldituko da. Zozketa orokorrean bakarrik aplika daiteke prozedura hori, Nekazaritza Batzordeak baimena eman ondoren.

47. artikulua. Ordenantza honen arauketaren eta aprobetxamenduaren xede direnez herri-larreak eta herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa, loteen adjudikaziodunek ez dute eskubiderik izanen herritarrentzako adjudikazioetarako.

48. artikulua. Ordenantza honetako xedapenek aurreikusten ez duten orotan, jarraituko zaie herri-lurretako aprobetxamenduei buruzko herriko ohiturei, betiere ez badiete kontra egiten uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) edo Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduari (onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

III. KAPITULUA.–HERRI-LARREEN APROBETXAMENDUA

49. artikulua. Ordenantza honen xedea da arauak ematea zuzeneko adjudikazioa egin dadin Martzillako udal bazkalekuetako larreen (belarrak) adjudikaziodun izateko eskubidea duten biztanle abeltzainentzat, eta bazkaleku horien aprobetxamendu zuzena egin dadin, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IV. tituluko II. kapituluarekin, bertan ezarritako mugen barnean.

50. artikulua. Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko (familia-unitate) guztiak izaten ahal dira herri-larreen adjudikaziodun:

a) Adinez nagusi izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua, edota legez eratutako pertsona juridikoa.

b) Martzillako biztanleen udal erroldan bizilagun gisa inskribatuta egotea, urtebete lehenagotik.

c) Martzillan bizitzea urtean bederatzi hilabetez bederen, egiazki eta jarraian.

d) Abeltzaintzan jardutea.

e) Martzillako Udalarekin zerga betebeharrak eta gainerako guztiak egunean izatea.

1.–Hauxe da lote honen kanona: 1.552,72 euro urtean (776,36 euro sei hilean behin). KPIa urtero eguneratuko da (kontsumoko prezioen indizea).

MONTICO, CONTIENDAS ETA PEÑUELAS - ARDI AZIENDA

1. LOTEA

Poligonoa

Lurzatia

Azpilurzatia

Parajea

Metroak

4

719

Contiendas

349.713

4

145

Contiendas

18.794

8

1

K

Montico

8.823

3

667

A

La Piltreria

3.707

3

667

B

La Piltreria

6.453

4

748

A

Peñuelas

2.233

4

748

B

Peñuelas

44.294

4

748

D

Peñuelas

10.332

4

748

E

Peñuelas

1.434

3

724

A

La Presilla

14.487

3

724

B-C

La Presilla

4.512

464.782 m²

46,4782 h

1.1.–Hauxe da lote honen kanona: 1.268 euro urtean (634 euro sei hilean behin). KPIa urtero eguneratuko da (kontsumoko prezioen indizea).

SOTORRAMAL - ESKUIN BAZTERRA - ARDI AZIENDA

2. LOTEA

Poligonoa

Lurzatia

Azpilurzatia

Parajea

Metroak

4

755

C

Sotorramal

8.782

4

755

E

Sotorramal

38.973

4

755

L

Sotorramal

16.148

4

755

R

Sotorramal

10.759

4

755

T

Sotorramal

116.737

4

741

Sotorramal

36.395

4

744

B

Sotorramal

29.931

4

750

A

Sotorramal

20.837

4

750

B

Sotorramal

102.092

4

146

Sotorramal

18.899

399.553 m²

39,9553 h

1.3.–Hauxe da lote honen kanona: 1.371,2 euro urtean (685,60 euro sei hilean behin). KPIa urtero eguneratuko da (kontsumoko prezioen indizea).

LA BADINA - BEHI AZIENDA SUHARRA

3. LOTEA

Poligonoa

Lurzatia

Azpilurzatia

Parajea

Metroak

4

755

F

Sotorramal

13.567

4

755

O

La Badina

38.255

4

755

S

Sotorramal

57.725

4

755

U

La Badina

3.382

4

755

V

La Badina

44.633

157.562

15,7562 ha

51. artikulua. Landaketa berririk egiten bada, deskontua eginen litzateke, hektareako kalkulatutako tasazioaren arabera.

Udalak baliorik gabe utz dezake errentamenduaren adjudikazioa –osotara nahiz zati batean–, onuradunari 3 hilabete lehenago jakinarazpena eginda, sustatzen duenean zuhaitzak landatzea, bai eta Nafarroako Gobernuak baimendutako bestelako hobekuntzak ere, baldin eta eragiten badiete onuradunaren herri-lurretako aprobetxamenduei, behin-behinekoz nahiz behin betikoz.

Horren haritik, aprobetxamenduaren errentamendua bertan behera gelditze hutsak ez dio eskubiderik emanen onuradunari inolako kalte-ordainik jasotzeko.

52. artikulua. Udalak eskubidea izanen du herri-lurretan larreak egiteko, betiere hektarea bakoitzeko kalkulatutako tasazioaren balioa kenduta. Larre horiek egiten badira, bilatu behar da Udalaren eta abeltzainen arteko konponbide bat, larreei benetako balioa emanez.

53. artikulua. Martzillako Udalaren herri-larreen aprobetxamendua modu hauetako batean eginen da, lehentasunezko ordena honetan:

a) Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa.

b) Enkante publikoan adjudikatuz.

54. artikulua. Ordenantza honen 14. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitateetako titularrak izanen dira herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidezko larre aprobetxamenduaren onuradun, betiere beharrezkoak diren erregistroetan alta emana badu azienda, aziendarik badu (ardi azienda, behi azienda nahiz Udalak baimendutako beste bat).

55. artikulua. Abeltzainek zuzenean aprobetxatuko dituzte larreak, eta debeku da azpierrentan ematea edo lagatzea. Hortaz, ez da zilegi larreetan azienda arrotza sartzea. Halakorik gertatu dela frogatuz gero, adjudikazioak bertan behera geldituko dira, deusetan ukatu gabe arau-hausleak bestelako erantzukizun batzuk ere izatea.

Hala ere, onartzen da familia-unitate bereko kideen arteko subrogazioa, baldin arrazoia ezintasuna edo erretiroa bada, betiere subrogatuak betetzen baditu ordenantza hauetan eskatzen diren baldintza pertsonalak. Subrogazioaren berri eman behar zaio Udalari.

56. artikulua. Adjudikazioaldia 2025eko azaroaren batean hasiko da, eta ezin izanen da inola ere luzatu. Hona hemen adjudikazioaldiak:

a) Zortzi urtekoa, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioetarako;

b) Urtebetekoa, enkante publikoan egindako adjudikazioetarako.

57. artikulua. Ordenantzaren 70. artikuluan ezarritako kanona ordaindu beharko da. Urtero eguneratuko da: igoerak bat eginen du abeltzainek gizentzeko ardiengatik jasotzen dituzten prezioen gorabeherekin (edo Udalarekin adostu eta gero aplikatzekoa den beste prezio baten gorabeherekin), jarraikiz erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeei, edo, bestela, jarraikiz erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten duen kontsumoko prezioen igoerari.

Kanona, gutxienez, izanen da bazkalekuen balio errealaren %80, eta, gehienez, %90 (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 159. artikulua).

Adjudikaziodunek udal diruzaintzan ordainduko dituzte adjudikazioaren urteko zenbatekoa eta eskorten errentari dagokiena, hiruhilekoka, hiruhilekoa bukatutakoan. Hilabete bat iragan eta zenbatekoa ez bada ordaindu azaldutako moduan, %10 garestituko da, eta, bestela, Diru-bilketa Agentziara oharra helaraziko zaio, premiamendu bidez kobra dezan.

58. artikulua. Kontuan hartuz lurzoruaren ezaugarriak, kokalekua, laborantzak eta inguruabar zehatzak, aprobetxamendu kanon bat ezarri da hektareako eta, hortaz, jarraian ezartzen den tasazioa izanen da.

59. artikulua. Honako urteko kanon edo errenta hau ezarri da bazkaleku bakoitzeko, azienda aterpetzeko eskortak erabiltzeagatik:

1. Las Calaveras bazkalekua: 1.371,2 euro urtean (685,60 euro sei hilean behin).

2. El Montico bazkalekua: 1.552,72 euro urtean (776,36 euro sei hilean behin).

60. artikulua. Martzillako Udalak egoki eta komenigarritzat jotzen dituen egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, bermatzeko larreak zuzenean aprobetxatzen direla.

Martzillako Udalak, besteak beste, honako kasu hauetan ulertuko du abeltzainek ez dituztela larreak zuzenean aprobetxatzen:

a) Azienda aziendaburuen katastrotik kentzen dutenek.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean abeltzaintzako etekinak aitortzen ez dituztenek.

c) Bazkalurren jabe izanik, haiek hirugarrenei errentan emanda dauzkatenek.

d) Zuzeneko aprobetxamendua frogatzen duten agiriak eskaturik (hala nola, artzainen Gizarte Segurantzako frogagiriak, albaitarien ziurtagiriak, erosketenak edo bestelakoak), ezarritako epean aurkezten ez dituztenek.

1. ATALA.–ERABILERAREN ARAUKETA, KONTZESIOALDIAK IRAUN BITARTEAN

61. artikulua. Herri-larreetan bazkatzen den aziendak osasun ziurtagiria beharko du, frogatzearren betetzen dituela 11/2000 Foru Legean eskatutako baldintzak (Abereen Osasunari buruzko Foru Legea), herri-larreetan bazkatzen den aziendaren osasuna zaintzeari dagokionez, eta bete beharko ditu foru lege horretako nahiz bere erregelamenduetako baldintza guztiak.

62. artikulua. Adjudikaziodunen gain egonen dira erabat adjudikazioaren arriskua eta mentura, eta ez da murrizketarik izanen adjudikazioaren zenbatekoan.

Era berean, adjudikaziodunek ez dute eskubiderik izanen erreklamaziorik egiteko, osorik edo hein batean, larreengatik nahiz urengatik, adjudikatutako aprobetxamenduari kalte egiten dioten lehorteak direla-eta edo bestelako natur gertakariak edo epizootiak direla-eta, ezta abereren bat hil edo ustekabeko ezbeharren bat gertatzen delako ere. Orobat, Udalak ez du erantzukizunik izanen haien mendeko langileek lan-istripurik badute.

Udalak, dena den, konpromisoa hartzen du, administrazio kontratatzailea den aldetik, bere eskumenekoa den laguntza egokia emateko adjudikaziodunari.

Aseguruak peritazioa egin behar duenean, kalteak izan direlako aprobetxatzen diren lurretako laborantzetan (idortea, harria etab.), kalteak baloratzeko eskumena duen organoak peritazioa egin eta 10 egunen buruan aprobetxatzen ahalko dira herri-lurrak.

63. artikulua. Adjudikaziodunak bete beharko ditu Gizarte Segurantzaren Araubidean indarra duten xedapenak; horretarako, Alkatetzari frogatu beharko dio dagozkion kuoten ordainketa egunean duela.

64. artikulua. Herriko ohiturekin bat eta nekazari nahiz abeltzainentzako kalteak saihesteko, Martzillako Udalak honako baldintza hauek ezarri ditu:

a) Udalaren jabetzako eskorta edo erditze-lekuren bat erabiltzen duten abeltzainek, edo halakoak eraikitzen dituztenek, garbitu beharko dituzte erditze-lekuaren inguruko isurbide edo erretenak. Bestela, bete beharko dituzte Udalak edo kasuan kasuko ureztatzaileen elkarteak ezarritako arauak.

b) Larreen zuzeneko adjudikazioak ez dakar eskubiderik bere baitan eskortak edo erditze-lekuak erabiltzeko. Udalak, halere, baimena eman dezake herri-lurren barnean erabilgarri daudenak erabiltzeko.

c) Abeltzainek mantendu eta konpondu beharko dituzte eskortak eta bertako instalazioak, erabilera okerrak eragindako narriadurak daudenean. Hori hala ote den erabakitzeko, arloan eskumena duen teknikariak idatzitako txostena eginen du, eta Udalaren irizpidea nagusituko da adjudikaziodunaren irizpidearen gainetik. Eskorta batzuetan ikusten bada zabarkeriarik, axolagabekeriarik edo narriadurarik, hainbesteraino non galarazten baita eraikinen erabilera normala, Udalak eskubidea izanen du horiek bere gain hartzeko, inolako kalte-ordainik eman behar izan gabe. Halakoetan Udalak behar den kostua eskatzen ahal dio adjudikaziodunari.

d) Aprobetxamendua bukatzean, edo titularrak jarduera utziz gero, Udalaren Herri-lurren Batzordeak edo baliokidea denak aztertuko ditu eskorta eta instalazioak. Erabilera okerrak eragindako kalterik edo anomaliarik ikusten bada, Udalak konponketaren kostua eskatzen ahalko dio adjudikaziodunari.

e) Adjudikaziodunak ezin izanen du inola ere eskorta itzuli adjudikazioa hartu zuenean baino egoera kaskarragoan. Eskorta hasieratik badago egoera kaskarrean, adjudikaziodunak horren berri eman beharko dio Udalari, idatziz eta hogei eguneko epean, Udalak tokia aztertzeko eta, konponketak egin behar badira, egiteko.

f) Beste noiznahi eta adjudikaziodunarekin ikustekorik ez duten arrazoi egiaztagarriak direla-eta, halako gertakariren batek eskortan narriadurak eragiten baditu, betiere ohiko kontserbazioarekin loturarik ez duen arrazoiren batengatik, adjudikaziodunak Udalari aditzera eman beharko dio, idatziz eta hogei eguneko epean, Udalak tokia aztertzeko eta, konponketak egin behar badira, egiteko.

Horrela jokatzen ez badu, ulertuko da lehengoratzeko erantzukizuna Udalarena izan beharrean adjudikaziodunarena dela.

g) Abeltzainak bere kabuz erabakitzen badu azienda gordetzeko estalpeak eta abar eraikitzea, Udalari instalatzeko baimena eskatzen ahalko dio, eta adjudikazioaldia bukatutakoan eskubidea izanen du instalazio horretan erabilitako materialak berekin eramateko.

65. artikulua. Ordenantza honetan jaso gabeko salbuespenezko kasuetan, Udalak idatziz bideratzen ahalko du nekazariaren eta abeltzainaren arteko komunikazioa.

66. artikulua. Erretenen kontserbazioa: guztiz debekatua dago aziendak erretenetan bazkatzea edo haiek igarotzea, kalte eta galerak sortzen baitituzte.

Artikulu honetan agintzen dena nolanahi urratzeak berekin ekarriko du ordenantza honi jarraikiz Udalak ezartzen duen zehapena, galarazi gabe kaltea jasan duenak erantzukizuna galdatzea.

67. artikulua. Bazkaleku bakoitzean dauden edateko putzuak horretarako baizik ezin dira erabili. Debeku da haietatik ura ateratzea herbizidak eta pestizidak aplikatzeko, ureztatzeko, etab. Kasuan kasuko belarren adjudikaziodunaren ardura izanen dira putzu horien mantentze, garbiketa eta konponketa lanak, salbu behar bezala frogatutako hondamendi edo ezinbesteko kasuetan.

Haien ardura izanen da honako hauen mantentze-lana: bazkalekuak, adjudikatutako putzuak, eta larreak inguratzen dituzten hesiak, barnean direla ureztaketako garbiketa lanak eta behar diren konponketak.

2. ATALA.–ADJUDIKATZEKO PROZEDURA

68. artikulua. Hogei egun balioduneko epea irekiko da, eskubidea dutela uste dutenek eska dezaten herri-larreak adjudikatzeko. Horretarako, aldez aurretik, Udalak erabakia hartu beharko du, eta ediktua argitaratu beharko da Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

69. artikulua. Eskaerekin batera zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da, ordenantza honen 35. artikuluan zehaztu bezala. Horrez gain, erantsiko dira abelburu kopuruaren gaineko katastroko ziurtagiria eta ordenantza honen 75. artikuluan aipatzen den osasun babesari buruzko ziurtagiria, baita erabili nahi dituen bazkalekuen hurrenkera-zerrenda ere.

70. artikulua. Adjudikaziodun guztiek zehaztu beharko dute bide bat berehalakoan idatziz harremanetan jartzeko, hala nola posta elektronikoko helbide bat, edo idatziz jasota gelditzeko moduko beste bide berehalako bat. Bide hori erabiliko da soilik nekazariak eta abeltzainak elkarrekin harremanetan jartzeko berehalakoan, non adjudikaziodunak ez duen berariaz adierazten hori dela bere eta Udalaren arteko harremanetarako bidea.

71. artikulua. Udalak behin-behinean eginen du adjudikazioa, inguruabar hauek kontuan harturik:

a) Lehentasuna emanen zaie egoera ekonomikorik okerrena duten familia-unitateei.

b) Hartu dezaketen abelburu kopuruaren arabera sailkatuko dira bazkalekuak, adjudikatu daitezen antzeko abelburu kopurua duten eskatzaileen artean.

c) Bazkaleku bera adjudika dakioke abeltzain bati baino gehiagori, baldin guztiek dituzten abelburuen kopurua, baturik, ez bada handiagoa bazkalekuak har dezakeen abelburu karga baino.

d) Abeltzain bakar bati bi bazkaleku adjudika dakizkioke, baldin behar adina azienda badu eta bete badira herriko gainerako abeltzainen eskaerak.

72. artikulua. Aprobetxamenduaren titularrak abeltzaintza uzten badu, Udalak erabakiko du larre (belar) horiek nola baliatu, epea bukatu arte edo hurrengo banaketa txanda etorri arte, bere irizpide justifikatuari jarraikiz.

73. artikulua. Behin-behineko adjudikazioa eginik, hogei eguneko epea emanen da erreklamazioak aurkezteko. Halakorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, epea bukatutakoan.

74. artikulua. Adjudikazio-hartzaileak, behin betiko adjudikazioaren egunetik hogei eguneko epean, fidantzatako utzi beharko du adjudikazioaren 8 urteei dagokien diru zenbateko osoaren %4, edo horren pareko banku-abala.

75. artikulua. Herritarren arteko banaketan ematen ez diren larreak enkante publikoan adjudikatuko dira zortzi urterako, betiere betez egungo araudia eta ordenantza honetatik aplikagarria dena. Debeku da larratzea landaketa berrietan edo naturagune babestuetan (bi urte, gutxi gorabehera), salbu berariaz baimentzen bada.

76. artikulua. Adjudikaziodunak ordaindu beharko ditu honako hauek: iragarkien gastuak, herri-lurren aprobetxamenduaren gaineko zerga probintziala eta aprobetxamendu horiek zergapetzen dituzten edo jatorria haietan daukaten antzeko beste batzuk.

VI. KAPITULUA.–HERRI-LURRETAKO BESTE APROBETXAMENDU BATZUK

77. artikulua. Ehiza aprobetxamendua, baldin ehiza barrutiak eratu badira herri-lurrak sartuz, arautuko dira bat etorriz indarreko 17/2005 Foru Legearekin (ehizari eta arrantzari buruzkoa), 48/2007 Foru Dekretuarekin eta haien osagarri direnekin.

78. artikulua. Udal ekoizpeneko zuhaiztiak. Udalak lurzati batzuk gorde ditzake labore espezifikoetarako edo ustiategi jasangarrietarako. Osoko Bilkuran onetsiko dira erabilera-arauak. Bermatuko da adjudikazioak 8 urte iraunen duela gehienez, eta adjudikazioak lehentasunez izanen dira herri-lurretako beste aprobetxamendurik adjudikaturik ez duten familientzat.

Gainera, 15 egunean gutxienez jarri beharko da jendaurrean, eta Nafarroako Gobernuak onetsi beharko du.

V. KAPITULUA.–HOBEKUNTZAK HERRI-ONDASUNETAN

79. artikulua.

1. Martzillako Udalak indarrik gabe uzten ahalko ditu aprobetxamenduen adjudikazioak, lur horiek erabili nahi badira honako xede hauetarako:

a) Haien gaineko kargak kentzea.

b) Herri-lurrak hobetzea.

c) Proiektu sozialak egitea, laguntza eman dakien beharrean daudela frogatzen duten herritarrei, hain zuzen ere, inguruabar pertsonalengatik, familiarrengatik edo sozialengatik.

2. Proiektu horiek Udalak nahiz bizilagun interesdunek susta ditzakete, eta lehentasuna izanen dute.

3. Kasu horietan, prozedura honi jarraikiko zaio:

a) Udalaren erabakia, onesten duena dena delako proiektua, bai eta erregelamendu bat ere, arautuko duena ukitutako herri-lurren aprobetxamendua.

b) Hilabeteko epean jendaurrean edukitzea, eta Udalak erabakia hartzea aurkezten diren alegazioei buruz.

c) Nafarroako Gobernuak onestea.

4. Nafarroako Gobernuaren onespenak indarrik gabe utziko ditu ukitutako herri-lurren adjudikazioak, titularrei sortzen zaizkien kalte eta galerak edo lurretan eginak dituzten hobekuntzak, salbu zuzenbidez bidezkoa bada.

80. artikulua. Aprobetxamenduaren onuradunak herri-lurrak hobetzeko egiten dituen proiektuak Udalak berak onetsi beharko ditu, aldez aurretik hogei egunean jendaurrean edukita eta aurkezten diren alegazioak Udalak ebatzi ondoren.

Bateraezintasunik bada, Udalak zentzuzko epe bat jarriko du, hobekuntzak egokitzeko eta lehengoratzeko.

VI. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

81. artikulua. Honako egitate hauek hartzen dira arau-hauste administratibotzat:

a) Aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki ez egitea.

b) Aprobetxamenduen kanonak ez ordaintzea Udalak ezartzen dituen epeetan.

c) Nabarmen gaizki egitea edo osorik ez egitea herritarrentzako aprobetxamendua, aprobetxamendu modua edozein delarik ere.

d) Herri-lurra ez erabiltzea adjudikazioaren helbururako.

e) Herri-lurrak lantzea Udalak adjudikatu gabe, nahiz eta landu gabeko lurrak izan, hots, soro utziak.

f) Ez betetzea adjudikazioetan artzaintzarako ezarritako epe eta eremuak.

g) Ez betetzea Herri-larreetan Bazkatzen den Aziendaren Osasuna Zaintzeari buruzko Foru Legea eta lege hori garatzen duen Erregelamendua.

h) Animalia hilak lurperatu gabe uztea.

i) Herri-lurretan edo herri-basoetan baimenik gabe sartzea edozein azienda klase.

j) Adjudikatutako bazkalekua berriz errentan ematea edo beste bati lagatzea.

k) Landaketa, labore, babes, instalazio eta abarrei kalteak eragitea.

l) Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dion beste edozein egitate edo egintza.

82. artikulua. Arau-hausteek honako zehapen hauek izanen dituzte:

a), b), c), d) eta g) arau-hausteengatik kontzesioa kenduko da. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuaren organo eskudunek zehapenak ezartzea.

e) f), i), j) eta k) arau-hausteengatik, galduko da herri-lurren edo herri-larreen adjudikazio-hartzailea izateko eskubidea.

Gainerako arau-hausteengatik, ordaindu beharko da eragindako kalte edo galeraren balioa halako bost gutxienez, eta halako hamar gehienez, zehapen gisa. Balio hori zehazterik ez badago, 60 eurotik 12.000 eurora bitarteko zehapena ezarriko da.

83. artikulua. Zehapenak ezartzeaz gain, arau-hausleari egozten zaizkion kalte-galerak ere ordaindu beharko ditu, eta egoki den eran eskatuko zaizkio.

84. artikulua. Zehapen prozedura.

Udalak zehapen-espediente bat abiaraziko du, arau-hauste baten berri duenean.

Ustez araua hautsi duenari jakinarazi eginen zaio, aukera izan dezan alegazioak aurkezteko, 10 eguneko epean.

Espedientea ebatzitakoan, zehapena jakinaraziko da, eta berehalakoan betearaziko.

85. artikulua. Aprobetxamendua galtzea.

Baldin behin eta berriz hausten badira ordenantza honetako arauak, behin betiko galduko da aprobetxamendurako eskubidea.

Eskubide hori galduz gero, Udalak herri-ondasuna berriz adjudikatuko du, ezarritako prozedurari jarraituz.

86. artikulua. Errekurtsoak.

Baldin gorabeherarik bada, ordenantzaren interpretazioa dela-eta, edo Martzillako Udalak, osoko bilkuran, hura aplikatzearekin hartutako egintza edo erabakiak direla-eta, errekurtso hauetako bat paratuz ebatziko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Indarra hartzea.

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Derrigorrezkoa da, herritar guztientzat eta Martzillako herri-lurren adjudikaziodun guztientzat.

Bigarrena.–Xedapen indargabetzailea.

Indarrik gabe gelditzen dira larreak, bazkalekuak eta herri-lurretako ondasunen aprobetxamendua arautzeko aurreko ordenantza guztiak, Martzillako Udalak aurretik onetsiak.

Hirugarrena.–Berrikustea eta eguneratzea.

Udalak aldian behin berrikusiko du ordenantza hau, 8 urtean behin gutxienez, udalerriko beharretara egokitzeko, bai eta Nafarroako Gobernuaren indarreko legeetara ere.

Ordenantza hau aldatzeko, egin beharko da ordenantza hau onesteko eta argitaratzeko prozedura bera.

Laugarrena.–Jendaurrean jartzea.

Ordenantza honen testu osoa eskura dago Martzillako Udalaren egoitza elektronikoan eta Udalaren iragarki-taulan.

Interesdunek kontsulta ditzakete eskuragarri dauden loteak, koordenatuak eta ezaugarriak, Udalaren bulegoetan, jendearentzako ohiko ordutegian.

Bosgarrena.–Egintza administratiborako erreserba.

Udalak beretako erreserbatzen du eskubidea ordenantza honetako epeak, baldintzak eta prozedurak aldatzeko, baldin beharrezkoa bada herri-lurren kudeaketa egokia bermatzeko.

Osoko Bilkurako gehiengo osoak onetsi beharko ditu aldaketa horiek, eta ukitutako adjudikaziodunei jakinarazi beharko zaizkie.

Horregatik, eta adjudikazioak bateratzeko:

–Hemendik aurrera ere, ehiza barrutien adjudikazioaldia 10 urtekoa izanen da.

–Laborantza: hurrengo adjudikazioa, 2027an.

–Larreen adjudikazioak bateratzeko, 3. lotea (La Badina) izanen da 2025eko azaroko lehenbizikoa, eta 1. loteari (Montico, Contiendas eta Peñuelas) eta 2. loteari (Aragoi ibaiko eskuineko bazterra –Sotorramal–) beste 4 urtez luzatzen zaie adjudikazioaldia, halako moduan non, 2034. urtean, bi loteek izanen duten adjudikazio-data bera.

Ordenantza hau indarrean jarriko da uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako izapideak bete ondoan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iragarkiaren kodea: L2509648