2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MADOTZ
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Madozko Kontzejuak (Larraun), 2025eko abuztuaren 3an eginiko bilkuran, onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Madotzen (Larraun), 2025eko abuztuaren 4an.–Kontzejuko burua, María Aranzazu Aldanondo Otamendi.
Iragarkiaren kodea: L2510529