163. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaile izateko plaza bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Bete beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaile izateko plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 4109/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, eta 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan), oposizioko kalifikazio epaimahaiak proposatu du Jorge Fraile Iturralde jauna izendatzea, hura baita gainditu duten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duena.

Deialdiaren 8.1 eta 8.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 5ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2510616