163. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALBARRAKO KONTZEJUA

Akats-zuzenketa, 2025eko aurrekontuaren behin betiko onespenean

2025eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4koan, argitara eman zen Galbarrako Kontzejuaren 2025eko aurrekontuaren behin betiko onespenaren iragarkia, kapituluka laburtuta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan jasotzen den bezala (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Akats bat atzeman zen "Gastuak, guztira" atalean adierazitako zenbatekoan. Hortaz, zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

"Gastuak, guztira: 148.742,31 euro".

Honela behar du:

"Gastuak, guztira: 35.056,05 euro".

Galbarran, 2025eko abuztuaren 5ean.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Landa Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2510571