2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELKANOKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 7an, 2025eko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin bat etorriz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori dela-eta, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, aipatutako foru-legearen 272. artikuluari jarraikiz:
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 17.565,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.500,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 28.065,00 euro.
DIRU SARRERAK:
1. kapitulua.–Zeharkako zergak: 365,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.800,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 17.400,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 28.065,00 euro.
Elkanon, 2025eko maiatzaren 1ean.–Kontzejuko burua, Dimas Javier Nieto Gorostidi.
Iragarkiaren kodea: L2510562