2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Gora jotzeko 25-00892 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren onespenaren aurkakoa
Honen bidez jakinarazten da ezen gora jotzeko 25-00892 errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Berriozarko Udalak 2025eko martxoaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka, haren bidez behin betiko onetsi baitzen 2025eko plantilla organikoa.
Orobat, interesdunak epatzen dira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, uste badute beren eskubidearen aldekoa dela, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Berriozarren, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2510494