163. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko administrari-ofizialaren lau lanpostu, euskarako C1 mailako hizkuntza-eskakizunarekin. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehen ariketarako eguna

Udal honetako alkateak 1906/2025 Ebazpena eman du 2025eko uztailaren 24an. Hona hemen testua:

2025eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean, alkatearen martxoaren 20ko 801/2025 Ebazpena argitaratu zen. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez betetzeko administrari-ofizialaren lau lanpostu, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, funtzionarioen araubidean aritzeko Burlatako Udalaren zerbitzura.

2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu zen eta 10 egun balioduneko epea ezarri zen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, alegazioak jartzeko. Epea 2025eko uztailaren 4an amaitu zen.

Alegazioak jartzeko epearen barnean, honako alegazio hauek jarri dira garaiz eta behar den bezala.

–Aurkeztutako alegazioak:

A) Deialditik kanpo geratzeagatik, ez baitzuten 3.1.1.c) oinarrian eskatutako titulua.

Alegazio-egileak:

AINHOA MUNÁRRIZ GOÑI

IDOIA GALAR EXPÓSITO

Aurkeztutako alegazioak aztertuta, ezetsi egin dira, honako arrazoi hau dela eta:

Alegazio-egileek ez dute deialdiaren 3.1.1.c) oinarrian eskatutako titulurik. Tituluaren eskakizun hori Udalaren 2024rako plantilla organikoan jasota dago (plantilla argitaratu zen 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an).

Deialdiaren 3.1.1.c) oinarrian prozesuan parte hartzeko baldintzetako bat dago ezarrita. Hona hemen:

"c) Titulu hauetako bat edukitzea, bat etorriz Burlatako Udalaren 2024rako plantilla organikoan ezarritakoarekin (2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa):

  • Administrazioko eta finantzetako goi mailako teknikaria.
  • Zuzendaritzarako laguntzako goi-mailako teknikaria.

Edo Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrean (LOGSE) eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorretik eratorritako araudian jasotako beste titulu baliokideren bat".

Epaimahaiaren erantzuna:

Aurkeztutako alegazioak ezetsi egin dira, alegazio-egileek dutelako deialdiaren 3.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluetako bat bera ere.

B) Igoera-txandan onar dezatela eskatu du, oinarri hartuta 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa.

Alegazio-egilea:

AITZIBER JUÁNIZ MORIONES

Alegazio-egileak eskatu du sar dezatela igoera-txandako izangaien zerrendan, horretarako oinarri hartuta 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.2 artikuluan ezarritakoa:

"2. b) letran eskatutako tituluaren ordez, eta C, D eta E mailei dagozkien lanpostu hutsen kasuan, betekizun hori ordezten ahalko da administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua egiaztatzearekin."

Epaimahaiaren erantzuna:

Aurkeztutako alegazioa aztertuta, beharrezkoa da hitzez hitz ematea 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoa. Hona hemen:

"2. b) letran eskatutako tituluaren ordez, eta C, D eta E mailei dagozkien lanpostu hutsen kasuan, betekizun hori ordezten ahalko da administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua egiaztatzearekin.

Aukera horretatik kanpo utziko dira bete beharreko eginkizunen kariaz legeak aginduta titulazio berariazkoa behar duten lanpostu hutsak."

Ikusirik deialdian eskatutako titulua jasota dagoela Udalaren 2024rako plantilla organikoan (behin betiko onespena 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an), eta titulu hori ez dagoela jasota ezein legetan, zilegi da alegazioa baiestea.

Orobat, ofizioz berrikusi da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta ikusi da barne-igoerako txandan antzemandako akatsa zuzendu egin behar dela. Izan ere, alegazio-egilea ez dago zerrenda horretan, baizik eta txanda irekitik baztertutako izangaien zerrendan, eta hori akatsa da.

Horiek horrela bada, zilegi da alegazio-egilea sartzea barne-igoerako txandarako onartutako izangaien zerrendan.

C) Tasa itzultzeko eskatu du, ez baitute sartu onartutako izangaien zerrendan.

Alegazio-egilea:

JOANA SENAR LAZKOZ

Alegazio-egileak eskatu du ordaindutako tasa itzultzeko, deialditik kanpo geratu baita ez edukitzeagatik 3.1.1.c) oinarrian eskatutako titulua prozesuan parte hartu ahal izateko.

Epaimahaiaren erantzuna:

Aurkeztutako alegazioa ezetsi egin da. Izan ere, ez da zilegi tasa itzultzea, tasa sorrarazten baita izangaiak hautaketa-prozesuan parte hartzea eskatzen duenean.

Alegazioen gainean ebatzi ondoren, onetsiko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zehaztuko da, gainera, prozedura osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Ainhoa Munárriz Goñik, Idoia Galar Expósitok eta Joana Senar Lazkozek aurkeztutako alegazioak ezestea, azalpen-zatian adierazitako arrazoiak direla eta.

2. Aitziber Juániz Morionesek aurkeztutako alegazioa baiestea, azalpen-zatian adierazitako arrazoiak direla eta, eta ofizioz zuzentzea onartutako eta baztertutako izangaien zerrendan antzemandako akatsa, azalpen-zatian adierazitako moduan.

3. Deialdi honetan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea: deialdia, oposizio bidez bete daitezen administrari-ofizialaren lau lanpostu, Burlatako Udalaren zerbitzuan jarduteko. Lanpostuek euskararen nahitaezko C1 hizkuntza-eskakizuna dute eta funtzionarioen araubidekoak dira.

Oposizioaldiko lehenengo ariketa (proba teorikoa) egiteko eguna, ordua eta lekua adieraztea (deialdiaren 7.2.1.a oinarria): 2025ko urriaren 7an, 09:00etan, Burlatako Kultura Etxean (Bentetako ingurubidea 1, Burlata).

Proba teorikoan gehienez ere 45 puntu eskuratzen ahalko dira, eta test motako azterketa bat eginen da, 60 galderakoa (gehi erreserbako 5), II. eranskineko gai zerrendari buruz, galdera bakoitzak aukeran hiru erantzun dituela. Galdera zuzen bakoitzeko 0,75 puntu emanen da, eta oker bakoitzeko 0,15 puntu kenduko dira.

Proba praktikoa egiteko eguna, ordua eta lekua egoitza elektronikoaren bidez jakinaraziko da, lehen probako kalifikazioen zerrendarekin batera.

4. Ariketa teorikorako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea edo gidabaimena (edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen bertze nortasun agiriren bat). Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina ekarri beharko dute. Egindako probetan lortutako puntuazioa eta hautapen prozesu honi buruzko beste zernahi informazio izangaiei komunikatuko zaie Burlatako Udalaren web-orriko (https://www.burlada.es/eu/) egoitza elektronikoaren bidez.

5. Interesdunei jakinaraztea honako hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka: Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau alegazio-egileei jakinaraztea.

ERANSKINA.–ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

–Onartuak, txanda irekian.

Onartutako izangaiak:

DEITURAK ETA IZENA

NANa

ARRONDO LARRAYOZ CARMEN

**6341***

CABODEVILLA ZABALZA, M.ª AMAGOIA

**6401***

CARASATORRE URRA SAIOA

**8238***

ELIZALDE MALO, IDOIA

**8148***

GARCIA AYAPE JAIONE

**8104***

GRACIA MONTAÑES NEREA

**4891***

LACALLE LACALLE SARA

**6766***

LARRANUA USUNARIZ, NEKANE

**4492***

LASA SARASTI, LEIRE

**1655***

LESAKA ARGÜELLES, IZASKUN

**4269***

VIDAURRE CHAVARRIA, MIREN ARANTXA

**6280***

Baztertutako izangaiak:

DEITURAK ETA IZENA

NANa

ALBIZU URIGÜEN AITOR DOMINGO (1*)

**0709***

ARCE VICENTE ALEJANDRO (1*)

**4169***

AROCENA ANDUEZA MARIA VIRGINIA (1*)

**6754***

ARRARAS ARANGOA, ANE (1*)

**1245***

AYESA ANDUEZA MAIDER (1*)

**6905***

ECHAVARRI REDONDO JON (1*)

**4181***

ETXAIDE ALDATZ, EKHI (1*)

**8007***

GALAR EXPOSITO IDOIA (1*)

**6217***

GOIENAGA OTAZU LOREA (1*)

**6210***

GUILLEN ÁLVAREZ DE EULATE IÑIGO (1*)

**6952***

HUARRIZ ADOT, JOSEBA (1*)

**1264***

IRIGOYEN MICHILORENA, EDURNE (1*)

**6188***

JAÑEZ GUTUCIAGA, AIMAR (2*)

**6086***

LASA SOMOCURCIO, ANA (1*)

**4630***

MAIZA ESEVERRI, MIKEL (1*)

**7031***

MARINA TELLECHEA, ASIER (1*)

**1377***

MARIÑELARENA GALARZA IZASKUN (1*)

**4356***

MUNARRIZ GOÑI, AINHOA (1*)

**1133***

NAGORE GARRIDO AITOR (2*)

**4531***

OCARIZ RIPA IDOIA (1*)

**1283***

PURROY PEREZ ASIER (2*)

**1285***

ROMEO RUIZ, LEIRE (1*)

**7069***

SENAR LAZKOZ JOANA (1*)

**4823***

(1*) Deialdiaren oinarrien 3.1.1.c apartatua ez betetzeagatik.

(2*) Deialdiaren oinarrien 3.1.1.f apartatua ez betetzeagatik.

–Onartuak, igoera-txandan:

Onartutako izangaiak:

DEITURAK ETA IZENA

NANa

JUÁNIZ MORIONES AITZIBER

**6173***

Baztertutako izangaiak:

DEITURAK ETA IZENA

NANa

GARCIA ANDUEZA AINTZANE (1*)

**4311***

(1*) Deialdiaren oinarrien 3.1.1.c apartatua ez betetzeagatik.

Burlatan, 2025eko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2510159