1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Burlatako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko maiatzaren 22an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezinaren partaidetza bahitua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02020.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200102020
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra: honako higiezin honen 1/2 banaezina:
Burlatako 5.179 zenbakiko finka (Eguesibarko 10.487tik lekualdatua), honela dago inskribatuta: Burlatako 125. liburua, 95. folioa, artxiboko 3733. liburukia; eta erregistro-liburuetan ondoren aipatzen den bezala deskribatzen da:
Hiri-finka, zazpigarren solairuko C letra, Burlatako jurisdikzioko San Migel kaleko 2 zenbakiko etxean, J motakoa da, laurogeita hamar metro eta berrogeita hamar dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita hamar metro eta hirurogeita hamar dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Mugakideak: aurrean, eskailera-kaxa eta patioa; sartu eta eskuinean, Andre Mariaren Mirabeak; ezkerrean, D etxebizitza; eta hondoan, Lantz Hiria kalea. Eraikinaren elementu komunetan %0,794ko partaidetza-kuota dagokio, eta kokatuta dagoen etxeari dagokionez, %2,40koa.
Katastroa: 1. poligonoa, 73. lurzatia, 1. azpiarea, 31. hiri-unitatea. Burlatako San Migel kalea 2, 7. C, 84 metro karratuko etxebizitza. Erreferentzia: 310000000001729723TM.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko abuztuaren 11n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2510764