163. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

9326E/2025 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen 5 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.

Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6575E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen hori 2025eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27koan, eta 10 egun naturaleko epea ireki zen eskaerak aurkezteko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu da, eta epe horretan eskaerarik jaso ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena ematea.

Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala esleitzen baitizkit otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen 5 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, lehiatzaile bakar bat ere ez dagoelako. Deialdi hori maiatzaren 28ko 6575E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz 5 lanpostu hauek hutsik gelditu dira:

–Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua: 3649, 4395, 11280 eta 11281.

–Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atala: 10722.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2510148