162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Arbizuko zabortegian 2025ean industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko apirilaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arbizuko zabortegian 2025ean industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

2025eko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, eta legezko epea igarota inork ez duenez alegaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lakuntzan, 2025eko uztailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

ARBIZUKO ZABORTEGIAN INDUSTRIETAKO HONDAKIN EZ-ARRISKUTSUAK BOTATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA, 2025EKO EKITALDIRAKO

Oinarria.

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes duelarik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da industrietako hondakin ez-arriskutsuak ematea, Arbizuko UtzubarEKOgunean trata ditzaten.

Salbuespenak.

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honetan.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. Prezio hauek ordaintzera behartuak egonen dira enpresak eta partikularrak, industrietako hondakin ez-arriskutsuak garraiatzen eta ematen dituztenak, zabortegian botatzeko edo balorizazio materiala egiteko.

Edonola ere, eskatuko da hondakinak tratatzeko indarrean dagoen kontratu bat edukitzea Sakanako Mankomunitatearekin, baita hondakinen garraioa arautzen duen araudian bildutako gainerako tramiteak betetzea ere. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta industrietako hondakinak botatzeko edo balorizazio materiala egiteko zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Tarifak.

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

KONTZEPTUA

PREZIOA (BEZ-A KANPO)

Industriala, material balorizagarririk gabea

28,97 euro tona bakoitzeko

Beira zuntza edo antzekoak

45,23 euro tona bakoitzeko

Nekazaritzako elikagaien sektoreko hondakin konpostagarriak

22,36 euro tona bakoitzeko

Egurra

79,57 euro tona bakoitzeko

Egurra beste hondakin batzuekin nahasirik

226,09 euro tona bakoitzeko

Zepak eta fundizioko hareak

27,49 euro tona bakoitzeko

Landare-lurrak edo antzekoak

3,25 euro tona bakoitzeko

Lur kutsatuak, onargarriak hondakin ez-arriskutsuen zabortegietan

58,65 euro tona bakoitzeko

Eraikuntza eta eraispen lanetako hondakinak tratatzearen hondakinak

25,19 euro tona bakoitzeko

Zelulosa organikoaren hondakinak edo antzekoak

32,32 euro tona bakoitzeko

Lohiak, zabortegian botatzen ahal direnak

31,61 euro tona bakoitzeko

Bilketa eta garraio berezia

80,00 euro orduko

Baskulan pisatzea

5,00 euro pisaldi bakoitzeko

Poliespana edo antzekoak

381,58 euro tona bakoitzeko

Siloratzeko plastikoa

80,00 euro tona bakoitzeko

Nekazaritzako eta abeltzaintzako sokak eta sareak

80,00 euro tona bakoitzeko

Artilea

140,50 euro tona bakoitzeko

Industriala, material balorizagarriekin nahasirik

206,22 euro tona bakoitzeko

Jatorri industrialeko landare hondakinak

10,00 euro tona bakoitzeko

Betiere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.–Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2.–Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz zabortegiko makinetan ezin badira erabili.

3.–Zabortegian ez da onartuko hondakin biodegradagarririk.

4.–Tratatu beharreko hondakinak onartzeko gutxieneko prezioa 5,15 eurokoa izanen da.

Likidatu beharreko kuota.

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena.

7. artikulua. Prezio publikoa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra, hondakinak eramaten direnean Sakanako Mankomunitatearen Arbizuko instalazioetara.

Kudeaketa arauak.

8. artikulua. Industrietako hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko edo botatzeko eramaten direnean, aldez aurretik beharko da Mankomunitatearen dagokion organoaren baimena.

Baimen hori ematen ahal da, zehazki, botatze bakoitzeko edo, oro har, horretarako propio baimentzen den onarpen protokoloari jarraikiz.

Mankomunitateak ez ditu onartuko Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak emaniko Ingurumen Baimen Integratuan sartuak ez dauden hondakinak.

Diru-bilketa.

9. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hilean behin pagatuko dira.

2. Horretarako, Mankomunitateak behar den faktura emanen du, eta bertan adieraziko hilero egin diren hondakin-emateak.

3. Prezio publiko honen zorra premiamenduzko prozeduraren bidez eska daiteke, betiere Mankomunitatearen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako moduan.

10. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko inguruabarrei dagokienez, honako hauei jarraituko zaie: Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta bat datozen gainerako arauak. Hori guztia, deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak, bereziki hondakin baimendu gabeak edo arriskutsuak ekarri dituztela ezkutatzen badute.

Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira, ez bakarrik egindakoarengatik baizik eta izan daitezkeen beste erantzule batzuengatik, izan ere erantzukizun hori solidarioa izanen da ekarritako hondakinaren garraiolariaren eta haren sortzailearen artean, pertsona bera ez diren kasuetan betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki erakunde honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta indarrean jarraituko du etengabe, aldatzeko edo indargabetzeko erabakia hartzen ez den bitartean.

Iragarkiaren kodea: L2510189