2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Alkatetzak aldi baterako bereganatzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloko eskumenen eskuordetza
Alkatetzaren 2023ko uztailaren 5eko 753 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kide Andoni Serrano Zabalza zinegotziaren esku utzi ziren Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloari dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barnean dela hirugarren batzuk ukitzen dituzten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena.
Ikusirik Andoni Serrano Zabalza herritik kanpo egonen dela 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 7ra, biak barne.
Kontuan hartuta, orobat, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzak bereganatzea, 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 7ra, biak barne, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloko eskumenen eskuordetza eta, zehazki, honako eskumen hauek: arlo horri dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena ere, zeinak Andoni Serrano Zabalzaren esku utzi baitziren.
2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz. Hala ere, bereganatzeak eragina izanen du ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.
3. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Zizur Nagusian, 2025eko uztailaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2510162