2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Zabaltzako alkateak, 2025eko uztailaren 28an, 20-2025 Ebazpena eman du. Hona hemen:
Abenduaren 23ko 35/1994 Legean ezarritakoari jarraikiz, eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin bat (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, zeina loturik baitago Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin), eta dauzkadan ahalmenak erabiliz, zeinak jasorik baitaude Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, alkate naizen aldetik esleiturik dauzkadan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Joaquín Galar Jiménez zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibil bat egin dezan udaletxean, 2025eko abuztuaren 20an, 13:00etan.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Arraitzan, 2025eko uztailaren 28an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2510179