162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Noaingo 1. poligonoko 78. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 29ko 2025-0944 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Noaingo 1. poligonoko 78. lurzatirako xehetasun-azterketa, jarraikiz Fernando Vas Talamás arkitektoak idatzitako agiriari. Javier Brieba Yoldik sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.

Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 30ean–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2510237