2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 25/00998 gora jotzeko errekurtsoa dela eta (lanpostuko eta mailako osagarriak)
Ana María Pérez Aréjulak 25/00998 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Murchanteko Udaleko alkateak 2025eko apirilaren 24an emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen lanpostuko eta mailako osagarriak aitortzea eta atzeraeraginez ordaintzea.
Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Murchanten, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2510253