2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
Udalbatzako kideen ordainsariak
Marañongo Udalak, 2025eko uztailaren 14ko ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen udalkideendako ordainsarien araubideari dagokionez:
Lehena.–Udalbatzaren osoko bilkurak 2024ko uztailaren 29an hartutako erabakia aldatzea. Hortaz, alkateari 3.000 euro gordin ordaindu beharrean, 4.500 euro gordin ordainduko zaizkio urtean karguan aritzeak eragiten dizkion gastuen kalte-ordainengatik.
Bigarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da Osoko Bilkurak gai honi buruzko beste erabaki bat hartu arte.
Hirugarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen taulan argitaratzea.
Marañonen, 2025eko uztailaren 14an.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L2510193