162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Bortzirietako Euskara eta Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak desegitea eta berdintasun arloko lankidetza hitzarmena bertan behera uztea, bai eta Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen eraldaketa eta berregituraketa ere behin betiko onartzea

Udalak, 2025eko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, aho batez hartu zuen erabaki hau:

1.–Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea desegitea, bai eta Bortzirietan berdintasun zerbitzua emateko administrazioen arteko lankidetza hitzarmena bertan behera uztea ere behin betiko onestea, hala badagokio, 2025eko abenduaren 31tik aitzinerako ondorioekin.

2.–Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen Estatutuen aldaketa eta haien testu bategin berria behin betiko onestea, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitate gisa izendatu eta egituratzeko, Bortzirietako gizarte zerbitzuak emateko, Bortzirietan euskararen normalizazioa sustatzeko, Bortzirietan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna zein genero indarkeriaren kontrako politikak sustatzeko, eta Bortzirietan hiri hondakin solidoak kudeatzeko toki entitate elkarte gisa, hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aitzinerako ondorioekin.

3.–Bortzirietako Euskara eta Gizarte Zerbitzuen mankomunitateen ondarearen likidazio eta banaketa faseari hasiera ematea, Bortzirietako Zerbitzu Mankomunitatearen alde, baldintza hauetan:

a) Ondorioztatuko den diruzaintzako gerakin positiboa transferitzea, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen titulartasuneko banku-kontuak kitatzea. Horretarako, likidatzeko fasea bukatzean ondorioztatuko diren kopuru likidoak eta diruzaintzako soberakin positibo horiek Bortzirietako Zerbitzu Mankomunitatearen ondarera transferitu eta bertan barneratuko dira.

b) Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen baliabide materialen titulartasuna Bortzirietako Zerbitzu Mankomunitateari eskualdatzea, eta haien titulartasuna Bortzirietako Zerbitzu Mankomunitatearen ondarean barneratzea, hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aitzinerako ondorioekin.

4.–Bortzirietako Euskara eta Gizarte Zerbitzuetako mankomunitateetako langileen eta Igantziko Udalak Bortzirietan berdintasunaren arloko zerbitzuak eta jarduerak emateko kontratatu dituen langileen transferentzia eta eskualdatzea onartzea, dagozkion desegite proiektuetan zein berdintasun arloko hitzarmena bertan behera uzteko memorian deskribatutakoak, mankomunitateak desegiten direnean zein berdintasunaren arloko hitzarmena bertan behera uzten den unean edukiko duten langile publiko funtzionario edo lan kontratudun izaera eta baldintza beretan eta une horretan izanen dituzten eskubide kontsolidatuak erabat errespetatuz, eta Bortzirietako Zerbitzu Mankomunitatearen plantilla organikoan barneratzea, hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aitzinera.

5.–Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzu eta hornidura kontratuetako eskubide eta betebehar guztietan Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen subrogazioa onartzea, hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aitzinerako ondorioekin, dagozkien desegite proiektuetan horretarako adierazten direnak, bai eta Igantziko Udalak Bortzirietan berdintasunaren arloan zerbitzuak eta jarduerak emateko sinatutako zerbitzu eta hornidura kontratuetako eskubide eta betebehar guztietan ere, hitzarmena suntsiarazteko memorian horretarako adierazten direnak, eta aipatu eranskinetan eta memorian horretarako adierazten diren eta mankomunitateak desegin eta berdintasunaren arloko hitzarmena suntsiarazten den egunean indarrean dauden zerbitzu eta hornidura kontratuak bertan behera uztea.

6.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Akordio honen aurka ondoko helegite hautarikoren bat aurkeztu daiteke:

a) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Zuzenean, administrazioarekiko auzi-helegitea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epearen barruan, akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lesakan, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2510468