162. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 32. lurzatian. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2025eko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 32. lurzatian. Sustatzaileak: Garmendia Estornés senideak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Izaban, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2510555