2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Getze Galarko 4. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2024ko uztailaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko Getze Galarko 4. poligonoko 5. lurzatiko hiri-jarduketarako plan bereziak ekarritako obligazioak. María Maravillas Belzunce Belzuncek sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2025eko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2510173