2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-001 exekuzio-unitaterako eta SG-023 bide sistema orokorrerako, AR-001 banaketa-eremuan sartutako S-001 lurzoru urbanizagarriaren sektorean. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko uztailaren 29ko 95. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da borondatezko birpartzelazio proiektu bat UE-001 exekuzio-unitaterako eta SG-023 bide sistema orokorrerako, Fustiñanako Udal Plan Orokorreko AR-001 banaketa-eremuan sartutako S-001 lurzoru urbanizagarriaren sektorean.
Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Fustiñanan, 2025eko uztailaren 29an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2510203