2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Udal Plan Orokorraren aldaketa, araudi orokorraren 38. artikuluan eta araudi partikularraren 6., 19., 29., 57. eta 58. artikuluetan. Behin betiko onespena
Fustiñanako Udalak, 2025eko uztailaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Udal Plan Orokorrean, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan (haren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru legearen testu bategina). Aldaketak eragiten die araudi orokorraren 38. artikuluari eta araudi partikularraren 6., 19., 29., 57. eta 58. artikuluei.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Fustiñanan, 2025eko uztailaren 16an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509714