2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Xehetasun-azterketa, Funesko 5. poligonoko 294., 295., 296., 297., 298., 300. lurzatietan (La Ribera kalea z.g.). Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko uztailaren 24ko ebazpen baten bidez, xehetasun-azterketa bat onetsi zen hasiera batean, Funesko 5. poligonoko 294., 295., 296., 297., 298., 300. luzatietan (La Ribera kalea z.g.), Álvaro Terés Sainzen eskariz, okupazioa birdefinitzeko eta eraikuntza-bolumena berrantolatzeko, etorkizunean etxebizitzak eraikitze aldera.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Funesko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta Nafarroan hedadura gehien duten egunkarietan, eta espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin; legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara.
Funesen, 2025eko uztailaren 24an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2510070