2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Behin betiko onespena
Caparrosoko Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egindako osoko bilkuran, honako honen aldaketa onetsi zuen hasiera batez: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.
Aurreko erabakia 2025eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzaren testu osoa.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2025eko uztailaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
ALDAKETA ORDENANTZAN HONEN 4. ARTIKULUAN: ORDENANTZA FISKALA, TASA ARAUTZEN DUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA GARRAIATZEKO ETA BANATZEKO INSTALAZIOENTZAT, GASBIDEENTZAT ETA BESTELAKO HIDROKARBUROENTZAT
4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu-kuotak.
Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:
Tributu-kuota izanen da eranskinean agertzen diren tarifetan jasotakoa, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik. Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa ezartzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.
Horretarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105.1.a) artikuluarekin bat etorriz, kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuen zerga-kuota sortuko da (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, errepikagailuak, etab.), zeren eta, subjektu pasiboek ukitutako lurren jabetza ez dutelarik, herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa murrizten baitute, ordea, eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lortzen baitute beren enpresa-jarduerarako.
Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.
Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoan, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.
Aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria) honako hau da:
Zerga-oinarria = V x C
Non:
V = Lurzoruaren merkatuko balioa eraikuntzekin gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².
C = Metro lineal bakoitzari dagokion okupazioa, metro koadrotan emana, ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motaren arabera.
V honako hau izanen da:
–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera: 3,00 euro/m², Caparrosoko udalerrian mota guztietako aprobetxamenduetarako (gasa eta elektrizitatea), Caparrosoko 2021eko balorazio-txostenean finkatua, 2021eko urriaren 13ko 57/2021 Ebazpenaren bidez onetsia (2021eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 21ekoa).
–Eraikuntzen egungo balioa Balorazio Arau Tekniko Orokorren 30.2 arauaren arabera kalkulatuko da, otsailaren 22ko 172/2010 Ebazpenean ezarritakoaren arabera (ekainaren 20ko 517/2013 Ebazpenaren bidez aldatua). Ebazpen horren bidez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasunak baloratzeko parametro orokorrak onesten dira.
Eraikuntzen ereduzko balioaren honako taula hau ezartzen da:
ERAIKUNTZA MOTA | KATEGORIA | d | r |
Erabilera | Modalitatea | 1 |
29. Ez-espezifikoa | Gas-hodiak | 0,0733 | 1,00 | 1,00 |
| Linea elektrikoak | 0,1733 | 1,00 | 1,00 |
| Oliobideak | 0,3083 | 1,00 | 1,00 |
Balio horri (zerga-oinarria) ME koefizientea aplikatzen zaio, eta horrek, katastro-araudiaren arabera, balioa erdira murriztea dakar, merkatuaren erreferentzia neurtzeko eta, horrela, merkatuko balioa ez gainditzeko.
EM aplikatu ondoren, ateratzen den metro koadroko balioari instalazioaren metro lineal bakoitzean dagoen metro koadroen okupazioaren baliokidetasun-neurriak aplikatzen zaizkio, okupatutako lurzorua zehazteko. Hori horrela da lurzoruaren balioaren kasuan, eraikuntzen balioa euro/ml-tan ematen baita.
Higiezinaren balioa = Lurzoruaren balioa + Instalazioaren balioa
Aprobetxamenduaren balioa = Higiezinaren balioa x ME koefizientea x Okupazioa
Karga-tasari dagokionez, gaiari buruz behin eta berriz Auzitegi Gorenak eman duen jurisprudentziari jarraikiz, ezarri beharko da erabilera-intentsitateko koefiziente bat (%5eko tasa orokorraren gainean), aintzat hartuz erabilera-intentsitatea handiagoa ala txikiagoa den.
Koefiziente hori izaten ahalko da 0tik 1era bitartekoa: erabilera-intentsitatea oso handia bada, eta erabilera pribatibo baten oso antzekoa, 1 koefizientea ezarriko da; erabilera-intentsitaterik ez badago, 0 koefizientea ezarriko da, eta tarteko erabilera-intentsitatea dagoenean, koefizientea izanen da 0 < Erabilera-koefizientea < 1.
Erabilera-intentsitatearen afera nabarmenduko da linea elektrikoen kasuan bereziki, bi eremu bereiz baitituzte erabilera-intentsitatearen arabera: a) euskarrien eremua; b) eroaleen lurgaineko eremua.
Euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitatea erabilera pribatiboaren antzekoa da; hartara, halakoentzako erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da.
Alabaina, eroaleen lurgaineko eremurako, jabari publikoaren erabilera-intentsitatea txikiagoa izanen da, eta, hortaz, 0,4ko koefizientea aplikatuko da.
Gas eta hidrokarburoen kanalizazioen kasuan, halakoen erabilera-intentsitateko koefizientea goi tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuetarako koefizientea baino handiagoa izanen da; zehazki, 0,9ko koefizientea aplikatuko da. Izan ere, gasbideetarako zortasuna dela eta, oso-oso mugatuta daude erabilera posibleak ukitutako lurretan.
Laburbilduz, euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da, haien erabilera-intentsitatea erabilera pribatiboaren antzekoa baita. Erabilera-intentsitatea txikiagoa denean, berriz, bi kasu bereiziko dira; batetik, gasbide, oliobide eta antzeko elementuei 0,9ko intentsitate-koefizientea aplikatuko zaie, eta, bestetik, goi tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuei 0,4koa.
Ondoko taulan, erabilera-koefizienteak ageri dira, zerga-tasa orokorraren gainean:
INSTALAZIOA | EREMUA | ERABILERA-INTENTSITATEKO KOEFIZIENTEA |
Goi-tentsioko aireko lineak | Euskarrien eremua | 1 |
Eroaleen lurgaineko eremua | 0,4 |
Eroaleen lurgaineko eta euskarrien eremua | 0,4+0,4 |
Lurpeko goi-tentsioko lineak | Okupatutako eremua | 0,9 |
Gasa eta hidrokarburoak | Okupatutako eremua | 0,9 |
Ura | Okupatutako eremua | 0,9 |
Beste batzuk | Okupatutako eremua | 0,9 |
Eremu bakoitzean aplikatu beharreko zerga-tasa zehaztuko da zerga-tasa orokorra erabilera-intentsitateko koefizienteaz biderkatuz.
Horrenbestez:
A) Erabilera pribatiboaren antzeko erabilera-intentsitatea duten elementuak (dorreak, zutabeak, euskarriak) = aprobetxamenduaren balioaren %5.
B) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (gasbideak eta oliobideak) = aprobetxamenduaren balioaren %4,5.
C) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (goi tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremua) = aprobetxamenduaren balioaren %2.
Horrenbestez, honako formula honetatik aterako da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko urteko tasaren kuota:
Tributu-kuota = Karga-tasa x Zerga-oinarria (linea elektrikoen edo gas-hodien metro linealen balioa, eurotan).
Aurreko zehaztapenen arabera, honako hauek dira tarifen taulak:
1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA | LURGAINEKOEN TARIFA %2 | EUSKARRIEN TARIFA %5 |
Instalazioa | (euro/ml) | (euro/m²) |
Goi-tentsioa (GT) | Kategoria berezia. Tentsioa U >= 400 kV | 1,831 | 0,259 |
Goi-tentsioa (GT) | Kategoria berezia. Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV | 1,635 | 0,366 |
Goi-tentsioa (GT) | Lehen kategoria. Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV | 1,503 | 0,554 |
Goi-tentsioa (GT) | Lehen kategoria. Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV | 1,470 | 0,650 |
Goi-tentsioa (GT) | Bigarren kategoria. Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV | 1,371 | 1,443 |
GT 3. kategoria | Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV | 1,352 | 1,944 |
GT 3. kategoria | Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV | 1,346 | 2,217 |
2. TALDEA. GASBIDEAK | TARIFA %4,5 |
Instalazioa | (euro/ml) |
GP | 20 hazbete baino gehiago | 1,913 |
10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte | 1,778 |
PE | 4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte | 1,643 |
4 hazbetera bitarte | 1,440 |
AZKEN XEDAPENA
Ordenantzaren aldaketa hau, egun duen edukiarekin, Udalaren osoko bilkurak onetsi zuen 2025eko maiatzaren 8an.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean, 2026ko urtarrilaren 1ean, eta indarrean jarraituko du berariaz aldatu edo indargabetu arte.
I. ERANSKINA.–METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA (METRO KOADROTAN) ADIERAZTEN DUEN TAULA, INSTALAZIO MOTAREN ARABERA
METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA (METRO KOADROTAN) ADIERAZTEN DUEN TAULA, INSTALAZIO MOTAREN ARABERA |
INSTALAZIO MOTA | m²/ml |
ELEKTRIZITATEA | Linearen tentsioa | |
Tentsioa U >= 400 kV | 17,704 |
Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV | 11,179 |
Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV | 6,779 |
Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV | 5,650 |
Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV | 2,376 |
Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV | 1,739 |
Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV | 1,517 |
GASA ETA HIDROKARBUROAK | Hodiaren diametroa | |
20 hazbete baino gehiago | 10,000 |
10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte | 8,000 |
4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte | 6,000 |
4 hazbetera bitarte | 3,000 |
BESTE INSTALAZIO BATZUK | | |
Lurpeko m² bakoitzeko | 2,000 |
Lurzoruko edo lurgaineko (gainetik) m² bakoitzeko | 1,000 |
II. ERANSKINA.–TARIFEN TAULA
1. Linea elektrikoak.
| LURGAINEKOEN TARIFA | EUSKARRIEN TARIFA |
1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA | UNITATE BALIOA | ZERGA OINARRIA | LURGAIN. ZERGA-OINARRIA | EUSK. ZERGA-OINARRIA | %2,00 | %5 |
INSTALAZIOA | Lurzorua (euroak/m²) (A) | Eraikuntza (B) | Baliokidetasuna (C) | Lurzorua | Ondasun higiezina | ME = 0.5 | Eroaleak (euro/ml) | Euskarria (euro/m²) | Zerga-oinarria x zerga-tasa | Euskarriaren zerga-oinarria x zerga-tasa |
Landa-lurra / Hiri-lurra | (euro/ml) | (m²/ml) | (euro/ml) (AxC) | (AxC)+B | ((AxC)+B)xME (euroa/ml) | ((AxC)+B)xEM | ((AxC)+B)xEM/C | (euro/ml) | (euro/m²) |
Goi-tentsioa (GT) | Kategoria berezia. Tentsioa U >= 400 kV | 3 | 130 | 17,704 | 53,112 | 183,112 | 91,556 | 91,556 | 5,171 | 1,831 | 0,259 |
Goi-tentsioa (GT) | Kategoria berezia. Tentsioa 220 kV<=U<400 kV | 3 | 130 | 11,179 | 33,537 | 163,537 | 81,769 | 81,769 | 7,314 | 1,635 | 0,366 |
Goi-tentsioa (GT) | Lehen kategoria. Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV | 3 | 130 | 6,779 | 20,337 | 150,337 | 75,169 | 75,169 | 11,088 | 1,503 | 0,554 |
Goi-tentsioa (GT) | Lehen kategoria. Tentsioa 66 kV<=U<110 kV | 3 | 130 | 5,65 | 16,95 | 146,95 | 73,475 | 73,475 | 13,004 | 1,470 | 0,650 |
Goi-tentsioa (GT) | Bigarren kategoria. Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV | 3 | 130 | 2,376 | 7,128 | 137,128 | 68,564 | 68,564 | 28,857 | 1,371 | 1,443 |
GT 3. kategoria | Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV | 3 | 130 | 1,739 | 5,217 | 135,217 | 67,609 | 67,609 | 38,878 | 1,352 | 1,944 |
GT 3. kategoria | Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV | 3 | 130 | 1,517 | 4,551 | 134,551 | 67,276 | 67,276 | 44,348 | 1,346 | 2,217 |
2. Gasbideak.
2. TALDEA. GASBIDEAK | UNITATE BALIOA | ZERGA-OINARRIA | %4,50 |
INSTALAZIOA | Lurzorua (euro/m²) (A) | Eraikuntza (B) | Baliokidetasuna (C) | Lurzorua (A) | Ondasun higiezina | ME = 0.5 | Zerga-oinarria x zerga-tasa |
Landa-lurra / Hiri-lurra | (euro/ml) | (m²/ml) | (euro/ml) | A+B | (A+B) x ME | (euro/ml) |
GP | 20 hazbete baino gehiago | 3 | 55 | 10 | 30 | 85 | 43 | 1,913 |
10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte | 3 | 55 | 8 | 24 | 79 | 40 | 1,778 |
PE | 4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte | 3 | 55 | 6 | 18 | 73 | 37 | 1,643 |
4 hazbetera bitarte | 3 | 55 | 3 | 9 | 64 | 32 | 1,440 |
Iragarkiaren kodea: L2510202