2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Udal Plan Orokorra
Lurralde Kohesiorako kontseilariak ekainaren 16an emandako 98E/2025 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Cadreitako Udal Plan Orokorraren espedientea, udal honek sustatua. Espedientea 2025eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean.
Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintzako araudia eta katalogoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Hirigintzako araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Cadreitan, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Udal Plan Orokorra (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509952